Asteburuko agenda: antzerkia, musika, folklorea eta zinea
Gaurkoan hasiera emango diogun asteburuak, jardueraz lepo datorkigu. Aukera zabala dugu, zaletasun guztiak asetzeko beste. Nolanahi ere, antzerkia izango da nagusi, hiru antzezlan ezberdin eta lau emanaldi antolatuta baititugu. Horrez gain, hasi berri dugun Korrikaren inguruan ere, hainbat kultur ekintza gauzatuko dira asteburuan gure herrian: bertsolariak, eta rock emanaldia. Hori guztia gutxi balitz, asteburu honetan Euskal Jaiaren hogeita hamalaugarren edizio ospatuko dugu Ermuan. Larunbatean erromeria egingo da eta igandean bostehun bat dantzari etorriko zaizkigu, bederatzi herrietatik. Ez zaigu ezer faltako, gogoa norberak jarri beharko eta gozatzera!
“Crimen perfecto”, obraren bi emanaldi, gaur arratsean eta gauean
‘Txalo Produkzioak’ ‘Crimen Perfecto’ obra Dakar gaur Ermua Antzokira. Antzezleak Elena Furiase, Jorge Sanz, Pablo Puyol, Antonio Albella eta José Sánchez dira. Bi emanaldi egingo dituzte. Lehena arratsaldeko 19:30etan. Oraindik funtzio honetarako sarrera geratzen dira salgai, bakoitza 12 €urotan. Lobiano KLultur Gunea eros daitezke arratsaldeko 18:30etara bitartean, eta baita 943 70 87 00 telefonoan erreserbatu. Osterantzean, takilan zazpietatik aurrera. Bigarren funtzioa 22:15etan izango da eta ez dago sarrerarik, aurreko igandetik agorturik baitaude.
Bertsolarien kantaldian Infreñun
Gaur gauean bertso emanaldia izango da 22:00etan, Infreñu tabernan. Beñat Ugartetxea eta Odei Barroso bertsolariak bertso-traman arituko dira. Bertso-trama bertso emanaldi berezia da, non gai jartzaileak pertsonaia batzuk definitzen dituen eta istorio bat eraikitzen duten hiruren artean.
Larunbatean, rock kontzertua egingo da Eskilarapeko Ateneoan. Multa eta Egara Ermuko rock talde gazteek joko dute, 22:00etan.
‘Golulá’, haurrentzako ikuskizuna
Galiziako Galitoon taldeak "Golulá" haurrentzako ikuskizuna dakar bihar Ermua Antzokira. Emanaldia arratsaldeko 5etan hasiko da. Sarrerak 4 € balio du eta Antzokiko takilan erosi ahal izango dira ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenagotik.
‘Gezurrezko Printzea’ Lobianon
‘Txirene Antzerkia’ taldeak ‘Gezurrezko Printzea’ antzezlana dakar Lobiano kulturgunera, bihar arratsaldeko 19:30etan. Ikuskizuna berdintasun udal sailak antolatu du eta Korrika kulturalaren barne txertatzen da. Sarrerak 5 euro balio du.
XXXIV. ‘Euskal Jaia’
Asteburu honetan XXXIV. ‘Euskal Jaia’ ospatuko dugu Ermuan. Txindurri dantza eta Txistu taldeak antolatuta, larunbatetik hasita jarduerak izango ditugu. Bihar, arratsaldeko 6etatik aurrera erromeria izango da plazan. Domeka egun nagusia izango da eta 500 dantzari eta txistulare etorriko zaizkigu, bederatzi udalerrietatik. Kalejira, heldu nahiz humeen dantza erakustaldiak eta, azken giro oso ona izango dugu. Anima zaitezte!
Zinea: komertziala eta haurrentzat aproposa
Zine programazioak hainbat titulu eta aukera emango digu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan , Coen anaien azken pelikula, ‘‘Valor de ley’ titulukoa emango da. Gaueko hamarretan, berriz, ‘Los chicos están bien’ titulukoa.
Azkenik, igandean eta ordutegiaren arabera, haurrentzat arratsaldeko 5etan ‘Rango’ proiektatuko da. Segidan, zazpi eta erdietan berriz ere ‘Los chicos están bien’ pasako da eta gaueko hamarretan azkenik, ‘Valor de Ley’ ostera ere. Azken hori, asteleheneko iluntzean, 20:30etan emanez berriz ere.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke