Errotabarriko jubenilak estatuko eskubaloi txapelketarako sailkatzen saiatuko asteburuan

08.04.11
Kirolak

Errotabarri elkarteko eta jubenil mailako taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzen saiatuko da asteburu honetan bertan. Euskadiko Txapelketaren azken fasea ostiraletik igandera bitartean jokatuko den ligaxka eta partiduetan Elgoibarko Loizaga kiroldegian. Fase finala Euskadiko Ligan dabiltzan eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Ermuko Errotabarriko taldeaz gain, laukotea ATL Basauri, Usurbil KE eta E. Zarauz KE taldeek osatzen dute. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu eta neurtu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako kanporaketan honetan emaitza ona lortzeko benetako aukera izan dezakeelako. Orain bi urte elkarteko kadeteek sailkapena lortu zuten bezala. Izan ere, txapelketa Ermutik gertu jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Ermutik Elgoibarrera 14 kilometro besterik ez baitaude. Hori horrela, elkartea Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak ikustera joan daitezen. Partidak esan bezala ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira.

Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Apirilak 8, ostirala
    • 18:15etan: Atlco. Basauri-Errotabarri Ermua
    • 20:30etan: Aiala Zarauz- Grupo Eibar Sanlo
  • Apirilak 9, larunbata
    • 16:00etan: Grupo Eibar Sanlo - Atlco. Basauri
    • 17:45etan: Aiala Zarauz -Errotabarri Ermua
  • Apirilak 10, igandea
    • 10:30etan: Atlco. Basauri - Aiala Zarauz
    • 12:15etan: Errotabarri Ermua- Grupo Eibar Sanlo

Orbea etxeak emandako bicicleta, Mª Jesus Beitiari egokitu zaio zozketaz

Bestalde, esan behar Errotabarrik taldeko lagun eta bazkideen artean zozketatu duen bicicleta eman duela aste honetan bertan. Orbea etxeak emandako bizikleta, Karabixa kalean dagoen ‘Eguzki Lore’ dendako ugazabari egokitu zaio, Mª Jesús Beitia Arana andreari. Bizikleta Olatz Bouzok, Errotabarriko presidenteak eman zion, argazkian ikus daitekeenez.

  • Argazkian Eskolabarri taldeko neska jubenilak
  • Argazkian Olatz Bouzok Mª Jesus Beitiari Orbea etxearen bizikleta eman zionean

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira