Bake-epailea hautatzeko deialdia zabaldu da

11.04.11
Erakundea

Udalak bake-epailea hautatzeko prozesu berria deituko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren idazkaritzak eginiko eskariari erantzunez. Organo horrek prozesu eta izendapen berri egin behar dugula jakinarazi digu, azken izendapenetik lau urte iragan izan direlako. Hori horrela, funtzio garrantzitsu hori bete duen pertsonak lekukoa utziko dio, prozesua egin eta hautaketaren ondoren izendatzen den berriari.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren arabera, bake-epaitegiak epaile legoek, profesionalak ez direnek, osatzen dituzte. Jurisdikzio-funtzioak betetzen dituzte, eta euren karguan diharduten bitartean Botere Judiziala osatzen dute.

Botere Judizialaren Lege Organikoak udalei zeregin garrantzitsua eman die bake-epaileak izendatzeko prozeduran, era horretan, Legeak udalbatzarrei ematen dien autonomia osoa murriztu barik, prozedurak publizitate- eta lege-betekizunei egokitu ahal izateko.

Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozeduraren beste alderdi garrantzitsu bat bake-epaileen gaitasun-baldintzei eta bateraezintasunei dagokiena da. Botere Judizialaren Lege Organikoak 102. artikuluan, epaile-karreran sartzeko ezarritako baldintzetara bidaltzen gaitu –Zuzenbideko lizentziaduna eskatzen denean izan ezik—, eta, era berean, horrek duen bateraezintasun-araubidera —merkataritza-lanbideetan jardutea izan ezik—. Bake-epaileari ordaintzen zaion zenbatekoa urria denez, bestelako jardueretan ere aritu behar izaten da bizirik irauteko.

Ondorioz, Ermuko Udalak datozen laur urteetarako Bake-epaile izango den pertsona hautatzeko deialdia argitaratu du Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2011ko apirilaren 6ko alean, 67. zenbakian.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko interesa dutenek, eskabide aurkeztu dezakete abiapuntu bulegoan 2011ko apirilaren 26ra arte.

Bake-epaile izateko bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:

  1. Espainiarra izatea.
  2. Adin-nagusia izatea.
  3. Goi Batxilergoko edo II. Lhko ikasketak izatea, edota, gutxienez, baliokideren bat.
  4. Gaitzik jota ez egotea eta oztopo fisikorik zein psikikorik ez izatea kargua betetzeko.
  5. Ermuko Udalerrian egoitza izatea.
  6. Alderdi politikoen zein sindikatuen kide ez izatea, eta haien zerbitzuan lanik ez egitea.
  7. Botere Judizialaren Lege Organikoak 303. artikuluan ezarri dituen ezgaitasun-egoeretako batean ez egotea.

Hautapen-prozesuaren oinarriak eskuragarri dituzte hautagaiek Abiapuntun eta udalaren webgunean (www.ermua.es>herritarrentzako informazioa>iragarki taula).

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da