Hitzak ezagutu eta beraiekin jolastu
Udal liburutegiak hitzekin jolasten ikasteko hainbat tailer gauzatu ditu apirilaren 4tik 11ra bitartean. Tailerrotan hitzen jatorria, bakoitzaren esanahia, eta horiek erabiltzeko eta literatur figurak egiteko –palindromoak, esaterako- ditugun aukerak aztertu dituzte.
Tailer horietan heziketa eta jolasa uztartu dituzte parte hartzaileek. Hezitzailea Markos Gimeno izan da, euskarazko palindromoak egiten eskarmentua duen ermuarra. Guztira sei saio egin dira bigarren zikloko ikasleria eta helduentzat, herriko ikastetxe eta euskaltegiekin koordinaturik. Tailerretan ehun bat pertsonek parte hartu izan dute.
Saioak Lobiano Kulturgunean gauzatu dira, liburuaren hilabetea ospatzen dugun apirila honetan irakur zaletasuna sustatzeko xedez udal liburutegiak prestatu dituen jardueren barne txertatuta.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat