Euskadiko kadete nesken eskubaloi txapelketa Ermuan jokatu asteburuan

14.04.11
Kirolak

Errotabarri eskubaloi taldeko neska kadeteek, Euskadiko txapelketa jokatuko dute asteburuan, Ermuan bertan taldea anfitrioi aukeratu baitu federazioak. Txapelketa ostiraletik igandera bitartean jokatuko da eta horretan nor baino nor arituko dira Euskadiko ligan jokatzen duten lau talde. Fase finala Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute.Laukotea Bide Onera Zuazo, Lauko Elgoibar, Aiala Zarautz eta Errotabarri taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dute, M.A.Blanco udal kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusionaturik dago taldeak aurrera egingo duenaren esperantza du, bi asteren buruan estatuko txapelketarako bigarren talde bat sailkatzea lortu dezakeelako. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkarteak Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, bihartik igandera bitartean.

Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan jokatuko duten taula uzten dizuegu ondoren:

  • Apirilak 15, ostirala
    • 18:15etan: Lauko Elgoibar- Aiala Zarautz
    • 20:00etan: Bide Onera Zuazo- Ermuko Errotabarri
  • Apirilak 16, larunbata
    • 17:30etan: Bide Onera Zuazo - Aiala Zarautz
    • 19:30etan: Ermuko Errotabarri – Lauko Elgoibar
  • Apirilak 17, igandea
    • 10:15etan: Lauko Elgoibar- Bide Onera Zuazo
    • 12:00etan: Aiala Zarautz –Ermuko Errotabarri
  • Argazkian Errotabarri taldeko kadete nesken ekipoa dugu
  • Argazkian aurreko asteburuan Elgoibarren Euskadiko txapelketa jokatu zuten jubenilen lau taldeak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da