Bizkaia atletek Ermuan hitzordua dute asteburu honetan

15.04.11
Kirolak

Bizkaia guztiko herrietatik etorriko diren ehun bat atleta bilduko dira Ermuan asteburu honetan Federazioak antolatu duen kontzentraziora. Gure herria eskola kirola orokorraren jomuga izango da eta, atletismoko espezialitatearena batez ere.

Bizkaiko Atleten Federazioak teknifikazio jardunaldia delakoa antolatu eta kontzentraziora deitu ditu sektore edo espezialitate guztietako kirolariak (jaurtiketak, hesi-lasterketa, abiadura, jauziak, fondo eta fondo erdia). Federazioak infantil eta kadete kirolarien jarraipena egin nahi du. Hori horrela, gaur arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera Bizkaiko herri ugaritik etorritako ehun atleta baino gehiago bilduko dira Betiondon.

Atletismoaren jai erraldoia izango da. Gazteek espezialitate bakoitzeko teknika ikasi eta praktikatu ahal izango dute. Federazioak lurraldeko kirolak duen maila zenbaterainokoa den neurtu ahal izango dugu. Elkarbizitzarako eta esperientziak trukatzeko egun bizi bi izango dira, garrantzitsuak guztientzat, entrenatzaile, guraso, nahiz kirolarientzat. Eta esan beharrik ez dago, atseginak eta giro onekoak.

Baina hori ez da guztia, igandean atletismoko proba gehiago ikusteko aukera izango baitugu Betiondon bertan. Ermuko zaleek atletismo txikia deritzan jardunaldia antolatu baitute alebin eta benjamin kategoriakoentzat. Jolasean jarduteko eta gozatzeko, dibertitzeko, atletismoa bezalako kirol puruarekin.

Laburbilduz, Betiondora hurbildu eta kirol zale gazteak lanean ikusteko aukera paregabea, herrian bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne