'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainaren bosgarren edizioa

18.04.11
Euskara

Euskarazko liburuen irakurketa sustatu nahi duten elkarteek "Irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoaren bitartez egiteko aukera izango dute aurten ere. Egitasmo honek, ondorengoa proposatzen du:


  1. Herriko liburutegian euskaraz dagoen edozein liburu hartu.
  2. Etxera eraman, irakurri eta gero liburutegira itzuli.
  3. Itzulitakoan, fitxatxoa bete eta erosketa-txeke bat jaso liburutegian bertan.
  4. Txekearekin, euskarazko beste edozein liburu % 25 merkeago erosi. (Euskara elkarteko kide bagara txekearen balioa %50ekoa izango da.)
  5. Liburua, lagun bati oparitu. (edo zeure buruari, merezi duzu eta)

2010ean, laugarren edizioan, 16 herritan ipini zuten martxan. Liburutegi gehienenetan, adin tarte ezberdinen euskarazko liburuen maileguak igotzeaz gain, 903 irakurle-fitxa bete ziren eta beste horrenbeste erosketa-txeke banatu. Txekeak erabilita 601 liburu saldu ziren, 2009an baino %12 gehiago.

Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, ipintzen da martxan egitasmo hau beti, eta hiru hilabetez luzatzen da, uztailaren bukaera arte.

TOPAGUNEAk koordinazio, komunikazio, atal baten finantziazioa eta erosketa-txeke guztien ordainketa hartzen du bere gain. Tokiko elkarteen ardura izaten dira, ordea, dagokion diru ekarpena, liburutegi eta liburu dendekiko lankidetza bideratzea eta herri mailako sustapena. Informazio gehiago aurkituko duzue webgunearen dokumentazio atalean dituzuen hiru dokumentuetan.

Gogoratu, asteartea izango da parte hartzea jakinarazteko azken eguna. Animatu, zabaldu zure herrian euskaraz irakurtzearen plazera. Gainera, informazio gehiago behar baduzu idatzi kulturgintza@topagunea.com posta elektronikoari (Manuel).

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin