Udal web gunearen bi RSS kanala berriak: Gure Agenda eta berdintasunerako agenda

19.04.11
Euskara

Ermuko Udala herrian egiten diren ekitaldiei zabalkunderik handiena eman guran lanean dabil, horretarako web orria tresnarik garrantzitsuenetarikoa dugu, bertan eguneko albisteak eta informazioak biltzen baitira. Oraingo honetan, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu eta gure jarduna guztien artean zabaltzeko asmoz, RSS jario zerbitzua Euskara Sailak eta Emakumeen etxeak argitaratzen dituzten agendetan ere jarri dugu, horrela, nahi duenak atal hauetan sarriago berritzen diren edukietara lotura egin ahal izango da, azken-azkenaren berri izateko.

Edukien berredatze edo loturak orrialde jakin batzuetara sartzen diren erabiltzaileentzat lagungarri izaten dira, horiei edukien berri ematen dizkie bere-berez, jatorrizko orrialdeetara sartzeko beharrik izan gabe. Eduki horiek "feed" deritzoten kanal batzuen bidez banatzen dira eta erabiltzailea nahi izanez gero harpidetu daiteke horietan. Harpidetzea eta kanal hauek irakurtzea ahalbidetzen duten aplikazioek hainbat izen dituzte; ohikoenak hauexek dira: "berri-irakurleak", "feed-eranskariak", "kanalen irakurleak", "Newsreader-ak" edo "Feed Reader".

Horrez gain, RSS teknologia horiek ahalbidetuko diete web-gunea izan eta nahi dutenei udal web-gune honek produzitzen dituen edukirik berrienak ere berean eranstea. Gure kasuan, eta momentuz behintzat, erantsi ahal izango dira berrien kanaleko albisteak eta kultur agenda, Gure Agenda eta Emakumeen Topalekuaren agenda, jatorrira eramanez eta dauden daudenean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko