UKEk ‘Aste Santuko Kirol Kolonietarako’ izen-emateko epea luzatzen du
UKEko 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat bideratutako ''Aste Santuko Kirol Kolonietarako'' izen-emateko epea luzatzea erabaki du. Izen-emateko epea gaur bertan amaitu da baina inskripzio gutxi zeudela eta epea luzatuko da datorren asteartea 26a arte.
Programak, kirola egitea sustatzeaz gain, opor garaian familia eta lana uztartzen lagundu nahi du. Kopurua joan den urteko berbera da eta bere erakargarritasuna gauzatzen diren joko eta jolas ugarietan datza. Kolonia hauek urteko sasoi honetan sortarazten den eskariari bidea ematea dute xede, berau eskolako opor garaian herri mailako jarduera eskaintza aberastea ahalbidetzen duelarik. Programa euskaraz egingo da, apirilaren 26, 27, 28 eta 29an, goizez, 09:30etik 13:30etara. Amaiera ordua arratsaldeko ordu bat eta erdietan mantentzen da, familien ordutegiak uztartzea errazteko. UKEren abonatu direnak 25,95 euro ordaindu beharko dituzte 4 eguneko programagatik, eta erakundearen abonatuak ez direnek, ordea, 37,70 euro.
Izen-emateak udal kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean egin daitezke
Izen-emateak astelehenean hasi ziren eta interesa duten guztiek izena eman dezakete, M. A. Blanco udal kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean, instalakuntza zabalik dagoen ordutegian. Hau da goizeko 08:00etatik gaueko 10etara bitartean. Izen-emate epea apirilaren 26an, asteartea, itxiko da. UKEko presidenteordeak, Miguel Ledesmak, “ekimen honek arrazoi bat zein bestea dela medio Aste Santuko opor garaian Ermuan geratu behar direlako gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du” azaldu du.
“Aste Santuko Kirol Koloniak” programak kirola eta entretenimendua elkartzen ditu, ariketa fisikoa sustatzen du, eta, aldi berean, oporretan familia eta lana uztartzen laguntzen du. Ekimena 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta, eta osotasunean, M. A. Blanco Udal Kiroldegian egingo da, baina baliteke izena ematen duten haur kopuruaren arabera programa hau Betiondoko Kirol Guneko kirol esparruetara hedatzea.
Opor kirolzaleak Ermuan
Miguel Ledesmak “aurten Aste Santuko Kirol Kolonietan parte hartzen dutenek, besteak beste, igerilekuko joko, badminton, minisaskibaloi, minieskubaloi, itsuentzako futbola, aretoko hockey, txiki dantza, yoga eta beste hainbat burutu ahal izango dutela” zehaztu du.
UKEren abonatu direnak 25,95 euro ordaindu beharko dituzte 4 eguneko programagatik, eta erakundearen abonatuak ez direnek, ordea, 37,70 euro. Eskaintza 80 pertsonentzako zabalik dago. Koloniak martxan jartzeko gutxienez 30 parte hartzaile behar ditu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da