Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren diru-laguntzen deialdia zabalik
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko elkarteak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Ekintzaren helburua emakumeen eta gizonen arteko dauden desberdintasunak gainditzea behar da, batez ere, Ermuko Berdintasunerako III. Planarekin lotutako ekintzak.
Eskabideak entregatzeko epea datorren maiatzaren 9a 15:00ean amaituko da Abiapuntu buelgoan.
Baldintzaren bat ekintza 2011. urtean egin behar dela. Diru-laguntzen aurrekontuko diru-hornidura 15.000 eurokoa da eta emakida-prozedura lehiaketa irekia eta banaketa proportzionala bidez izango da. Bai oinarriak eta ordentza bai beharrezko eskabide eta dokumentuak jendearen eskura daude udal web gune honen bidez. Dokumentu hauetan diru-languntzak jasotzeko irizpideak agertzen dira. Berdintasun udal kontseiluan parte hartzea, hizkuntza ez-sexista erabiltzea eta genero-perspektiba hitzaldietan erabiltzea positibotzat jotzen da.
Pasa den urteko diru-laguntzen deialdian herriko lau elkarteek programa honi etekina lortu zioten: Ermuko Emakumeen Asanbladak, Izarraitz emakumeen antzerki taldeak, Ermuko emakumearen sustapenerako Zentroko ikasle-ohiko elkartea eta berdintasunaren aldeko Ermuko Gizon Taldea Zipriztintzen.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko