Ermua Centro Comercialek Udaberriko bigarren antolatu du
Ermuko merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk) udaberriko bigarren jaia antolatu du. Jaia larunbatean, apirilaren 30ean, ospatuko da. Elkarteko establezimenduek beren ate eta erakusleihoetan kartel batzuk jarri dituzte, eta horietan “udaberria, zeu zara!” leloa irakur daiteke.
Egun osoan zehar jarduerak izango dira adin guztietako pertsonentzat, gazte nahiz helduentzat. Goizeko 11etatik ordu 1etara bitartean haurrek tailerrak izango dituzte beren sormen maila agerrarazteko aukera emango dietenak. Horietan marrazkiak, loreontziak, kometak, tximeletak eta abar egin ahal izango dituzte eta baita aurpegia margotu edo mozorroa prestatu ere bai.
Arratsaldeko 5etatik 7etara haurrentzako Ginkana egongo da. Parte hartzaileek zenbait pieza bilatu beharko dituzte, horiek bildu ondoren figura erraldoia osatzeko. Egun osoan zehar goizez -10:30tik ordu 2etara- eta arratsaldez -5etatik 7:30etara- trena ibiliko da kaletatatik zehar. Ordu horretan, Irulitxa fanfarrea aterako da bere musika alaia eskaintzeko. Elkarteko ostalariek pintxoak banatuko dizkiete bezeroei.
Erakusleiho saridunak
Udaberriaren aitzakiaz, Gabonetako lehiaketan saridun izan ziren denden erakusleihoak apaindu egingo dira egun hauetarako.
Batetik, epaimahaiaren saria jaso zuen Sukei dekorazio dendak, erakusleihoa modu berezian apainduko du. Erakusleiho horrek izaera kontzeptuala izango da, bizitza lasai eta harmoniazko estiloan oinarriturikoa. Azken tendentziak bilduko ditu, fondo handiak erabiliz, ikusleok espazioan murgildu gaitezen eta, erakusgai jartzen diren produktuen kolorea eta kontzeptuak uztatzen saiatuz. Lerro puruak eta ongi definitutakoak izango dira, itxiak, ikusleek despistatu ez daitezen eta kontzeptua beren-beregi sorturiko espazioa ikusi ahal izateko.
Bestalde, herritarren saria jaso zuen Cocolisok, dendako espazioak birdiseinatu ditu, bezeroak haur jaioberriek logela osorik ikusteko aukera izanik, peluxeek barne. Dendako espazio bakoitzak bere nortasuna du, horiek guztiek batuketak ematen diotelarik dendari duen izaera.
Bi denda horiek Ainhoa Garcia de Madinabeitia adituaren aholku eta laguntza jasan dute.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera