'Folkez Blai' lehiaketaren seigarren edizioa abian du Kultura sailak
Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako VI. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain lau urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, aurtengoan ere mantenduz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia (1500 €) emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren bigarren asteburuan zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu nagusi ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete maiatzaren 15era artean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, informazio gehiago jartzen duen atalean.
Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 10etik 12ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan