Errotabarriko jubenilak Bartzelonan jokatuko estatuko txapelketako finaletara txartela lortzeko asmoz

28.04.11
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Taldeko jubenilak, estatuko eskubaloi txapelketa jokatuko dute ostiraletik igandera bitartean Granollers hirian (Bartzelonan), E sektorean sailkatutakoen artean jokatuko den ligaxkan. Errotabarriko taldeaz gain, laukotea BM-Mar Sagunto; KH-7 BM Granollers eta Puerto del Carmen taldeek osatzen dute. KH-7 BM Granollersek etxean jokatuko du, kirolen jauregian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, garaileak Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkarteko jokalariak gaur arratsaldean abiatuko dira Bartzelonara, bihar arratsean bertan jokatzen baitute beren lehen partida, BM Mar Saguntoren aurka. Taldea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako ez duela ezer galtzeko eta bai aldiz, asko irabazteko. Aurtengo denboraldian kanpaina ona egin du eta estatuko txapelketarako sailkatzea lortu baitu. Beraz, zorte on, eta aurrera.

Partida guztiak, Granollerseko Palau D’esports kiroldegian jokatuko dira. Asteburuan E sektoreko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Apirilak 29, ostirala
    • 16:00etan.: BM. MAR SAGUNTO - ERROTABARRI ESK. TALDEA
    • 17:45etan.: KH-7 BM. GRANOLLERS - PUERTO DEL CARMEN
  • Apirilak 30, larunbatean
    • 10:45etan.: BM. MAR SAGUNTO - PUERTO DEL CARMEN
    • 12:30etan.: ERROTABARRI ESK: TALDEA - KH-7 BM. GRANOLLERS
  • Maiatzak, 1 igandea
    • 09:15etan.: PUERTO DEL CARMEN - ERROTABARRI ESK. TALDEA
    • 10:45etan.: KH-7 BM. GRANOLLERS - BM. MAR SAGUNTO

Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoko hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak maiatzaren amaieran jokatuko dira oraindik erabaki dagoen herri eta instalazioan.

  • Argazkian Ermuko Errotabarri Eskulbaloi Taldeko jubenilak ditugu

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da