XIX. liburu eta disko azoka, maiatzaren bigarren astean gauzatuko da

29.04.11
Euskara

Euskal Liburu eta Disko azoka maiatzaren 12tik 15era bitartean izango dugu, lau egunetan zehar euskaraz izandako nobedadeen berri erakusgai izango dira herriko plazan. Ostegunean zabalduko da goizeko 11:00etan 14:00etara arte eta arratsaldez 16:30etik 20:30era. Asteburuan zehar, berriz, goizez ordutegi bera izango du baina arratsaldez ordu-erdi beranduago zabaldu eta itxiko dute, 17:00etatik 21:00etara alegia. Aurtengo edizioa XIX.a izango da eta berori ospatzeko beren berez liburu eta diskoekin egitarau erakargarria osatu da. Batetik, azokak goizeko ordutegian hainbat ikastetxeren bisita jasoko du eta jolasen bitartez, ikasleak liburuetara hurbilduko dira, bertan dagoen informazio arakatuz eta probaz proba postu guztietatik pasatuz.

Ostiral arratsaldez, berriz, asteburuaren atarian 18:00ean Apika taldearen eskutik mozorro festa izeneko ipuin-kontalari saioa izango dugu azoka gunearen bertan. Larunbat goizez, eguerdian umeentzako tailerrak eta patxada handiago liburuez disfrutatzeko aukera, aurten Elkar banatzaileaz gain, ohikoak diren Gerediaga, Erein eta udal liburutegia izango baitira, non liburuak maileguan hartu zein bazkide egiteko aukera zabalik izango den. Gainera, eguraldiak laguntzen badu, aurreko edizioetan legez, irakurketa txokoa jarriko da, plazan bertan liburuok irakurtzeko aukera emanez.

Igandea, azokaren azken eguna dugu eta literaturarekin zerikusi handia duen bertsolaritza saio aparta entzuteko aukera emango da arratsaldeko 19:30etik aurrera, bertan Jon Maia, Uxue Alberdi eta Igor Elortza arituko dira Asier Ibaibarriaga gai-jartzailearen agindupean. Ekintza hauekin herritarrak disfrutatzea nahi dugu.

Lau eguneko azoka:taillerrak, ipuinkontalariak, bertsolariak, eta idazle eta musikariekin solasaldiak

Hurrengo astean ere egitarauak jarraituko du, hitzaldi sorta bikaina izango baita: maiatzaren 16an, astelehenean, arratsaldeko 19:30ean Esne Beltza taldeko kideak diren Xabier Solano eta DZ dj-k musikarekin duten harremana kontatuko digute, gure galderak erantzunez eta zalantzak argituz, amaieran, gainera erakustalditxo txiki bat emango diete bertaratzen diren guztiei. Hurrengo egunean, berriz, Egoitz Garro izango da, bogan dagoen gai baten inguruan hitz egiteko, makrobiotikaz alegia. Egoitz Durangon aurkeztu berri du makrobiotika gaia euskaraz lehengo aldiz lantzen duen denontzako makrobiotika izeneko liburua, beraz, irakasle ona.

Azokaren inguruan osatutako egitaraua, maitzaren 19an amaituko da 2009an Espainako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen Kirmen Uriberen bisitarekin, bera izan baitzen iaz Ermuko liburutegian euskaraz gehien irakurritako liburuaren, New York-Bilbao-New York liburuaren idazlea. Horregatik Ermuko Udalak III Ezekiel Etxebarria Saria emango dio Lobiano kulturgunean, 19:30ean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik