Hasi dira letra galiziarren XXVII. jardunaldiak

03.05.11
Kultura eta Gazteria

Herriko zentro galiziarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen hasita daude larunbataz geroztik. Jai horiek aurten hogeita zazpigarren edizioa betetzen dute. Herriko Zentro Galiziarrren zuzendaritza batzordeak egitarau zabal prestatu du beste urtez batez, jada hogeita zazpi izanik kalerik egin gabe, jaiokin gozatu ahal izan dezagun. Urteroko legez, aurtengo egitarauak zentroko presidentearen –Juan Cid Reyren- hitzaurrea dakar eta baita, herriko alkate Carlos Totorikaren hitzak. Azken horietan herriko agintariak ondorengo desioa adierazten du: ermuar guztiak eta bisitatu nahi gaituen oro animatuz topagune ireki honetan elkartzera eta jaiez gozatzera.

Aurtengo edizioa Lois Pereiro olerkari eta idazleari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari esan bezala azken asteburuan eman zitzaion futbol partida eta igel lehiaketarekin. Egun hauetan hainbat gauza izango dira girotzen joateko, nahiz eta ekitaldi gehien eta garrantzitsuenak datorren asteburuan gauzatuko diren, hau da maiatzaren 6tik 8ra.

Egitarau osoa eskaintzeko -74 orri dituena- lasterbidea uzten dizuegu ondoren:

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan