Santixauak iragarriko dituen kartela aukeratzeko kartel-lehiaketa deitu Kultura sailak

05.05.11
Kultura eta Gazteria

Udal kultur sailak 2011ko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu eta lehiaketa ireki berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 8ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea.

Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarrietan jasotzen denez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak udal Erregistroan –Abiapuntu bulegoan-, Komentukua kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu