Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketarako sailkapen sektoreetako bat Ermuan jokatuko asteburuan

05.05.11
Kirolak

Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketarako sailkapena –iparraldekoa edo ‘c’ sektorea deritzana Ermuan jokatuko asteburuan. Federazioak bigarren urtez jarraian gure herria eta udal kiroldegia aukeratu ditu sailkapen fase horren egoitza. Partidak ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, bina partida izango dira eguneko. Sailkapen fasean parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: IMD Laredo (Kantabria), Toropasion Agreda (Soria), OAR Gracia Sabadell (Katalunia) eta, noski, Ermuko Errotabarri (Euskadi). Asteburu honetan, bigarren urtez aukera berri bat izango dute eta iazko parte hartzea eta berdindu eta sailkatzeko. Ermuarron babes osoa izango dute, zalantzarik ez! Errotabarrik Kirol Zinegotzigoaren babes eta diru-laguntza jaso du, horrek sailkapen fasearen gastu guztiak gain hartuko baititu.

Errotabarri Eskubaloi Taldea osatzen duten guztiek ilusio handiz bizitzen ari dira sailkapen fase hori jokatu aurreko egun eta asteak. Ilusioa eta ardura handia uztartzen ari dira, estatuko txapelketara iritsi ahal izateko txartela eskuratu izana poztasunaz gain, fasea antolatzea egokitu baitzaie eta hori erantzukizun handia da. Kirolari, entrenatzaile, zuzendari eta familientzat nazionalera joan ahal izateko jokatzea saria da, denboraldi osoan zehar egindako lan onaren saria, hain zuzen. Esan bezala, estatuko txapelketarako fase hau Ermuan jokatzeak harro sentiarazten dien erronka dela esan digute. Eskubaloiaren jaia Ermuan izan dadila nahi dute Errotabarrikoek, herria kirolaren erreferentetzat hartu dadin. Eta aldiberean azken asteburuko kolpea ahaztu nahi dute, Bartzelonara joan ziren jubenilak sailkatzea ez, ez eta partidarik irabazteko aukerarik ere ez baitzuten izan, Maila oso altua zen eta adore guztia jarri arren, esku hutsik bueltatu ziren etxera. Hori, bai harro egindakoaz eta parte hartzeaz kirolaren aurpegietako bat galtzea baita. Ezin izaten da beti irabazi. Pozik behar dute egon ahal izan zutena egin baitzuten. Orain, hori ahaztu, jolasten eta ikasten jarraitu behar dute, datorren urtean ere jokatzeko sektorerako sailkatzeko aukera izango dutela pentsatuz.

Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak maiatzaren amaieran jokatuko dira oraindik zehazteke dauden herri eta instalazioan. Asteburuan kadeteen C sektoreko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Maiatzak 6, ostirala
    • 18:00etan.: IMD. Laredo – Toropasión Agreda
    • 20:00etan.: Ermuko Errotabarri – OAR Gracia Sabadell
  • Maiatzak 7, larunbatean
    • 17:00etan.: IMD. Laredo - OAR Gracia Sabadell
    • 19:00etan.: Toropasión Agreda - Ermuko Errotabarri
  • Maiatzak, 8 igandea
    • 10:00etan.: OAR Gracia Sabadell - Toropasión Agreda
    • 12:00etan.: Ermuko Errotabarri - IMD. Laredo

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke