Kontu kontari udal liburutegian

06.05.11
Udal Liburutegia

‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Larunbata –maiatzaren 7a- ipuin kontalariaren emanaldia izango da udal liburutegian. Emanaldia txomin Madalena berriztarrak egingo du. Ipuin sortak ‘Ametsen tailerra’ titulua du eta arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 3 urtetik 7ra bitarteko umetxoentzat. Magdalenak euskarazko ipuinez beteko du haurtxoen burua berrogeita hamar minutuko saioan.

Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

 

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz