Arantza Moreno jubenila Mundu txapelketara joango da xabalina jaurtitzera
Arantza Moreno atleta eta xabalina jaurtitzaile jubenila Mundu txapelketara joango da, zeina uztailan jokatuko den Lillen (Frantzian). Arantzak larunbatean lortu zuen mundu txapelketarako txartela, 600 gramotako xabalina 44 metro eta 84 zentimetrotara jaurti eta gero. Jaurtiketa hori estatuko onena izan da aurtengoan eta txartela eman dio Munduko txapelketara joan ahal izateko. Azken asteburuan Euskadiko txapelketa jokatu izan da Durangon eta horretan Arantzak Euskadiko errekorra hautsi eta mundu txapelketara joan ahal izateko eskatzen den gutxieneko marka lortuz.
Arantza pozarren zegoen lortutakoarekin, nahiz eta garrantzia kendu nahi izan bere izaera umilarengatik. Manolo Garcia, ‘Lolo’ goitizeneko entrenatzailea, ez zen gorputzean kabitzen. Lortutakoa ez dela gauza makala jakinik, oraindik orain ametsetan zegoela esan digu. Bere ustez, ‘Arantzak egin eta lortutakoa ez dugu oraindik barneratu bere osotasun eta neurrian”. Lolo ziur da Arantza Munduko txapelketan ondo arituko dela. Bere esanetan, Arantza 46 metro gainditzeko gauza da, aukera nahiz gaitasunak badituelako. Lanean dihardute hainbat aspektu hobetzeko.
Arantzak uztaila aurretik beste bi txapelketa garrantzitsu izango ditu. Lehena maiatza honetan bertan, Valladoliden jokatuko den Espainiako txapelketan. Ondoren, Granollersen (Katalunian) izango da, ekainean.
Leire Gorrotxategi Conde Espainiako txapelketarako sailkatu da, baita ere
Asteburuak berri on gehiago ere utzi dizkigu kiroletan. Leire Gorrotxategi Conde Espainiako txapelketarako sailkatu da, baita ere xabalina jaurtiketa modalitatean. Durangon jokatu izan den Euskadiko txapelketan xabalina 33 metro eta 14 zentimetrotara bota zuen. Horri esker, Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratu eta sailkapeneko 3. postuan egotea lortu du.
Hamahiru urte besterik ez duen Leire gazteak atseginez gogoratu du larunbateko eguna eta bere parte hartzea Euskadiko txapelketan. Oso parte hartze ona izan zuen, marka onena esan bezala 33.14 izanik, eta gainerako bi jaurtiketetan ere maisutasunez arituz eta 33.02 eta 32.98 markatuz. Leire sasoian dago fisikoki eta indartsu mentalki. Horrez gain, langilea eta diziplinatua oso denez gero, emaitza oso onak lortu ditu aurtengo denboraldian.
Txapelketa aurretik egin dituen entrenamenduak eta Santanderreko hiriburuan Aste Santuan egindako kontzentrazioan agerian utzi du gogotsu zegoela eta gauza garrantzitsuak egiteko gauza zela. Nolanahi ere, larunbatekoa itzela izan zen, onena eman eta inork uste baino gehiago lortu baitzuen. Poztasuna aurpegian antzematen zitzaion eta “sinestezina zela’ errepikatzen zuen behin eta berriz. Lolo entrenatzaileak eta egunero egiten duen ahalegina ezagutzen dutenentzat aldiz, Leirek landatutako haziaren fruitua besterik ez du jaso, asko eta askoz saiatzen baita.
Xabalinako emaitza onak, lagunduta oinak arindu egin zitzaizkion eta 1500 metro lasterketa ere ziztu bizian korritu eta lehena iritsi zen helmugara. Bizkaiko txapela lortuz, kronometroak lau minutu, berrogeita hamar segundo eta hogeita hamazazpi ehuneneko markatuz.
Zorionak, bioi!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke