Ezinezko izan zaio Errotabarri, sailkapena ukitu eta sektorea duintasunez jokatu arren

10.05.11
Kirolak

Ezinezko izan da! Errotabarri taldeko neska kadeteek sektorean bigarren geratu dira eta ez dute Espainiako txapelketarako sailkatzerik izan.Nolanahi ere, txapelketa ondo jokatu eta emaitza ona lortu dute. Taldeak guztia jarri du jokoan eta oso gutxigatik ez du helburua lortu. Ezinezkoa izan zaio, kirolak hori du. Aurreko astean idazten genuen moduan, ez dago beti irabazterik. Noizbait galdu egiten da. Eta horrela behar du izan, kirolean eskarmentu handia lortzeko eta hazteko, ur guztietatik edan behar izaten baita. Nolanahi ere, zerbaitekin geratzekotan gauza positiboak azpimarratu behar ditugu. sektorea ondo joan da eta giroa aparta izan da asteburu osoan zehar. Errotabarri harro sentitu behar da, antolakuntza borobildu egin baitu, espero zitekeenaren gainetik. Taldeak ere, eskura izan du sailkapena. Eza dago, gehiago eskatzerik.

Errotabarriko kadeteek bigarren postuan geratu dira, lehenengo partida galdu, bigarrena irabazi eta hirugarren eta azkenengoan berdindu eta gero. Inaugurazio partidak eta, batez ere, markagailuak sektorearen ibilbidea eta azken emaitza baldintzatu izan dezakete, behar bada. Izan ere, ermuarrek gol bakar batengatik galdu zuten ostiraleko partida. Markagailua ondokoa izan zen: Errotabarri 26 -OAR Gracia Sabadell 27. Talde bien arteko berdintasuna izan zen partidako ezaugarri nagusia. Batek zein besteak irabazteko meritua egin ziten, baina azkenean, kataluniarrek gailendu ziren. Errotabarrik aukera gehiagorik ez galtzeko asmoz, larunbatean askoz hobeto jokatu eta Soriako Toropasion Agreda taldea menpean hartu zuten. Azken emaitza T. Agreda 20- Errotabarri 38 izan zen. Sabadelletik etorritakoek aldiz, irmotasunez aurrera jarraitu zuten kalerik egin gabe, bigarren norgehiagoka ere irabaziz. Etxekoen aukerak gero eta urriagoak ziren.

Igandea, azken eguna. Gauzak goizean argitu ziren, Kataluniarrek Soriatik etorritakoekin hirugarren eta azken partida jokatu eta hori ere irabazi eta gero. Ez zegoen inolako aukerarik, lehenengo postuan amaitzeko. Errotabarriko neskek tentsioa astindu eta sektorea jokatzeko zuen aukera baliatu nahi izan zuen. Zelaira atera eta Laredo herrikoekin neurtu ziren. Azken, emaitza hogeita zazpina izan zen. Berdin izanik ere, ez zuten amore ematerik, ez eta galtzerik nahi. Azkenean, berdinketa. Ikusle eta zaleek ahalegina eskertu zieten. Ez dago gehiago eskatzerik. Txapelketa ona eta, animo aurrera. Hurrengoan hobeto!

Emaitza eta sailkapenen berri eskaintzeko, Federazioaren webguneari lotura egin diogu. Ikus beheko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da