Ikasturteko azken azterketak direla-eta, liburutegiak ordutegia luzatuko du
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzaren 16tik- aurrera ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
Gure inguruan gero eta ikastegi gehiago ditugu (unibertsitateak, institutuak nahiz gainerakoak) eta horiek guztiak azterketarako jartzen dituzten egun-asteak ere oso anitz eta ezberdinak direnez, liburutegiko lankideek ikasleokin bildu ziren ordutegia luzatzea komenigarri zen epea zehazte aldera. Bilera horretan ikastetxe bakoitzak jarri duen azterketa egutegiez ezik, liburutegia erabiltzeko ohiturak eta horiei jarraiki zerbitzuko ordutegia luzatzeko lehentasunei buruz hitz egi zuten bildutakoek.
Esandako guztia entzun eta aurrekoetan izandako estatistikak aztertu eta gero, liburutegiko arduradunek zerbitzuko ordutegiak maiatzaren 16tik ekainaren 30era bitartean luzatzea erabaki dute. Hori horrela, epe horretan udal liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:30etatik gaueko 12an bitartekoa. Ostiraletan beetiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30etara bitartean. Asteburuetan aldiz, ordutegia bi ordu gehiago luzatuko da eguneko. Larunbat eta igandetan irekitzeko ordutegia goizez 10etatik ordu 2etara eta arratsaldez 4etatik 8etara izanik. Ordutegietan aldaketa nagusi bat egin da, ostiral gauetan ez baita zabalduko oso jende gutxi ibiltzen baitzen. Aldiz, ordu horiek, asteburuko egunei gehitu zaizkie, larunbat eta igandez ordu gehiagotan edukiko delarik zabalik.
Udal liburutegiko lankideek adierazi dutenez, egokitzapen eta aldaketak azken azterketan prestatuko dituzten erabiltzaile guztientzat egoki izatea espero dute.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.