Asteburuan, liburuak kalera!

13.05.11
Euskara

Igandera arte XIX. Euskal Liburu eta disko azoka eta horrek dakarren azken nobedadeak disfrutatzeko aukera izango dugu. Egun hauetan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Ermuko Udalak Euskadiko Liburu Ganbararekin lankidetzan. Azoka honen helburua liburuak herritarrengana hurbiltzeaz gain, egileak eurak ere bertaratzea da, hori dela, egitarauaren barruan ipuin-kontalariak, bertsolariak eta idazleekin hitzaldiak antolatu dira.

Gaur goizean, Ikastola Anaitasuna eta Ongarai-DBHko ikasleak bertaratuko dira eta jolas batzuen bitartez liburuak esku artean izan eta informazioa eskuratzen ikasi dute. Arratsaldean, berriz, seietan Apika taldeak mozorro festa ume txikientzako ipuin-kontalari emanaldia eskainiko du doan. Azoka goiz eta arratsaldez irekita egongo da goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara, beraz, badago denbora bueltatxo bat emateko.

Aurtengo edizioan 11 postu daude:Erein, Zabaltzen, Gerediaga, Badihardugu, Euskal Birusa eta Udal liburutegiarena

Postuak 11 dira eta Erein, Zabaltzen, Gerediaga, Badihardugu, Euskal Birusak eta Udal liburutegiak beteko dituzte. Horietako batean, gainera, euro baten truke bigarren eskuko liburuak eskuratu ahalko dira.

Igandean Igor Elortza, Jon Maia eta Uxue Alberdik eskainiko duten bertso saioarekin azoka itxiko da, baina, hurrengo astera arte luzatuko da egitaraua, astelehenean Xabier Solano eta DZ dj-ak hitzaldia eskainiko dute Lobiano kulturgunean 19:30ean. Asteartean, berriz, Egotz Garro Mikrobiotikari buruzko azalpenak emango ditu eta ostegunean, egitaraua ixten, Kirmen Uribek III Ezekiel Saria jasoko du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko