Minutu bat besterik ez! Sahararrei laguntzeko kanpaina bikoitza abian

13.05.11
Gizartea

Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina bikoitz eta berri ekin diote. Horri jarritako titulua ‘Minutu bat besterik ez” da eta horren bitartez Saharako herriari elkartasuna adierazteko jarduera bi ezagutarazi nahi dituzte: ‘Oporrak bakean’ eta Karabana Solidarioa’ hain zuzen ere.

Batetik, udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten familiak lortu nahi dituzte. Plataformak orain egun batzuk atzera Oporrak Bakean ekimenaren zehaztasunak sakonkiago ezagutzera emateko lanean hasi da.

Bestalde, herrian elikagaiak biltzeko kanpaina berriari ekin dio, bildutako guztia Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak maiatzaren 31ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, Erdikokaleko etxabeko lokalean (Bolintxo okindegi ohia eta jaietan Txikurixa den horretan). Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana ‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenaren barne dago.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.