Bost hautagai-zerrenda izango M-22 toki-hauteskundeetan
Bost hautagai-zerrenda izango dira maiatzak 22ko igandean egingo diren toki-hauteskundeetan. Gure herrian hautagai-zerrenda aurkeztu duten alderdiek, egun duten errepresentazioaren arabera ordenaturik, bost dira: Euskadiko Partidu Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE); Partido Popularra (PP) Eusko Alderdi Jeltzailea (EAJ-PNV); Ezker Batua-Berdeak (EB-B) eta, Bildu-Eusko Alkartasuna-Alternatiba Eraikitzen izeneko berri (EA-Alternativa).
PSE-EE-PSOEko alkategai eta zerrendaburu Carlos Totorika da. Egungo alkatearekin batera zerrendan eta idatzitako ordena berean ondokoak daude: Lorena López, Félix Prol, José Luis Clemente, Natividad Alonso, José Luis Araujo, Miguel Ledesma, Beatriz Gamiz, Beatriz Blanco, Victor Ferrero, Pedro María Sánchez eta Julia Abajo, besteak beste.
Partidu Popularreko hautagai egun zinegotzia den Fernando Lecumberri doa. Honekin batera serenad osatzen ondorengoak egonik: Virginia arroyo, Fco. Javier Pérez, Mónica Marín, Fco. Javier Novoa, J. María Cordón, Mª Ángeles Lombraña, J. Francisco Sánchez, eta Mª de la Vega Marín, besteak beste.
Eusko Alderdi Jeltzalearen serenad buru Jon Salvador Gisasola da. Berarekin bat serenad, eta idatzitako hurrenkeran, Arritokieta Arazitegi, Maider Totorika, Ander Basaguren, Silvia Serrano, J. Luis Telleria, María Urionaguena eta J. Mikel Olaizola ditugu, besteak beste.
Bestalde, Ezker Batuko zerrenda buru, Rosa Caballero egun zinegotzia dena dago. Eta bere kideak Eva Fernández, Alexander Pérez, Roberto Antolín, J. Luis Gimeno, J. Carlos Almeida, J. Félix Uncilla, Santiago Alonso, Anastasia Castañeda eta Manuela Corrales.
Azkenik, Bildu izeneko serenad burua J. Maria Sarasua da. Honekin bat aurkezten dira ondoren zerrendatzen ditugunak: Manuel Graña, Iker Saenz, Ainhoa Delgado, M. Aurora Orgambide, Ixone Mínguez, Iker Hidalgo, Santiago Castro, M. Nekane Orbe, eta Dorotea Apoita, besteak beste.
Zerrendak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 77. alean, 2011ko apirilaren 20an, argitaratu ziren.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du