Gin Tonic Master Class saiora joango dira EMOEko zenbait ostalari
Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteko zenbait kide bihar Donostian egingo den Gin Tonic Master Class saiora joango dira, elkarteko idazkaiak gaur bertan aditzera eman duenez. Ostalaritza alorrean lanean diharduten eta EMOEko kide diren hamabost pertsonatik gora joango dira bihar Miramar jauregian goizeko 11etatik aurrera gauzatuko den Gin Tonic edaria maisuki prestatzen ikasteko Master Class izena duen ekitaldira. Aukera paregabea da, ginebra eta tonika uztartzen dituen eta zale ugari duen edari hori nola prestatu behar den sakondu ahal izateko. Edaria prestatzeko moduak zeresan garrantzitsua du, dastatze goratzen laguntzen baitu.
Hori horrela, jardunaldi hezitzailea izango da biharkoa. Saioa profesional eta maisuek emango dute ostalaritzan jardun eta Gin Tonic-a ortodoxiari jarraituz prestatu nahi duten guztientzat; zaporetsu eta freskagarria. Saioan ontzi egokiena, horren eta edarien tenperatura, izotza, nahasten diren elementuen ordena, eta abar bezalako hainbat aspektu landuko dira.
Aurtengo Gastronomi jardunaldien barne, Gin Tonic lehiaketa deituko da
Aurtengo XI Gastronomi Jardunaldien barne, herriko ostalarientzako Gin Tonic lehiaketa deituko da. Lehiaketa horretara herriko ostalari guztiek aurkeztu ahal izango dira. Aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako bi aukera dute, batetik EMOE elkarteko idazkaritzara deitzea, 943 17 41 47 telefono zenbakira, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara arteko ordutegian, edo bertako posta elektronikoko ontzira idaztea: acermua@euskalnet.net helbidera, hain zuzen ere. Inskribatzeko azken eguna maiatzaren 20 da.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera