Gaur interneten eguna ospatzen dugu
''Interneteguna'' ospatzearen asmoa Interneteko Erabiltzaileen Elkartearen (www.aui.es) ekimenez sortu zen eta 2005eko urriaren 25ean egin zuten lehen aldiz. Egun hartan, guztira, 400 ekintza baino gehiago egin zituzten 17 komunitate autonomoetako 31 probintziatan banatutako 8.000 tokitan baino gehiagotan. 200 erakunde publikok eta pribatuk baino gehiagok izenpetu zuten Printzipioen Aitorpena, Informazio Gizartea eraikitzeko, milioi bat biztanle baino gehiagoren ordezkari moduan.
2005eko azaroan, Nazio Batuen Erakundeak, Tunisian egin zuten Informazio Gizartearen Munduko II. Gailurrak hala eskatuta, maiatzaren 17a Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Munduko Eguna izendatzea adostu zuten, Internet Eguneko helburu berekin.
Zer da Interneteguna?
Interneteguna gizartetik, gizarteak eta gizartearentzat sortutako sareko proiektua da. Guztien borondatezko eta doako parte hartzera zabalik dago ekimena, inolako bazterkeriarik gabe. Izan ere, Interneteguna guztion ahalegina da.
Hitz gutxitan esanda, teknologia berriek herrien eta hango biztanleen bizitza maila hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak ezagutzera eramatea helburu duen efemeridea da.
Internet Egunaren alderdi nagusietariko bat kolektibo bakoitzak egiten duena, egiteko modua eta bere jarduerak nori zuzentzen dizkion erabakitzeko duen erabateko askatasuna da. Guztiek parte har dezakete; norberak aukeratu behar du bere inplikazio maila eta guztiek garrantzi bera dute, egiten dituzten proposamenen neurria edo kopurua edozein delarik ere.
Zergatik Internetegun bat?
Informazio Gizartearen Munduko Gailurreko ondorioak biltzen dituen dokumentuko 121. artikuluak ondorengoa adierazten du:
“Beharrezkoa da Internet hobeto ezagutu dadin laguntzea, jendearentzat benetan irisgarria den mundu mailako baliabide bihur dadin. Informazio Gizartearen Munduko Eguna, maiatzaren 17koa, urtean behin ospatuko dugu eta munduko baliabide horrek duen garrantzia hobeto ezagutzera emateko balioko du; batez ere, IKTek gizarteei eta ekonomiei eskain diezazkiekeen aukerak eta arraila digitala murriztu ahal izateko modu ugariak ezagutaraztea da horren helburua".
Internet Egunak konektatu gabeek eta ezinduek Informazio Gizartera duten sarbidea errazteko eta sustatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, Espainian orain arte lortutako eskarmentuaz baliatuta, Internet Eguna beste herrialde batzuetan ospatzea sustatuko dugu; horretarako, interesa duten guztien eskura jarriko dugu aurreko edizioetan parte hartu dutenek garatutako lan, informazio eta metodologia guztia.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera