Andaluziako XX. kultur astea

18.05.11
Kultura eta Gazteria

Andaluziako Kultur Zentroa ospatzen ari da egunotan bere XX. kultur astea. Atzoko eguna haurrei dedikaturik egon zen eta hainbat jarduera eta txokolate-jana doan eskaini zitzaizkien, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Gaur lehiaketa gastronomikoa egingo zentroaren egoitzan, arratsaldeko zazpietan erdietan hasita. Ostegun eta ostiralean igel eta tute txapelketak jokatuko dira, arratsaldeko zazpi eta erdietan eta gaueko hamaiketan, hurrenez hurren.

Programaren mamia asteburuan –larunbat eta igandean- gauzatuko da. Larunbat eguerdian Jator gimnasioaren kirolariek borroka arteen erakustaldia egingo du. Jarraian ohorezko ardoa edango da eta arratsaldean kantu eta dantzak izango dira San Pelaio parkean, bostetik aurrera. Igandean bazkaria eta edadetuei omenaldia egingo zaie. Jardueren eta horien ordutegien zehetasun guztian berri izateko, ikus pdf formatuan eskaintzen dugun programa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan