‘Teatro A cuestas’ konpainiak ‘Locas’ antzezlana dakar Lobianora

20.05.11
Kultura eta Gazteria

‘Teatro A cuestas’ konpainiak ‘Locas’ antzezlanaren saio bikoitza eskainiko du,  gaurkoan arratsaldeko zortzi eta erdietan eta gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean izango da. Ez dago sarrerarik, guztiak saldu baitira aldez aurretiko salmentan. Antzezlana José Pascual Abellánena da.

Sinopsia eta obraren inguruko hainbat datu

Maribel Jara aktore ermuarra Angeles González Cuerdarekin batera dator ‘Locas’ antzezlana aurkeztera. Obra honekin zorotasuna zentzutasunetik banatzen duen mugaren alde batean edo bestean egotea zein erraza den erakusten digute.

Zoramena dohain ez zehatza bada ere, azken batean dohaina da. Mendeetan zehar adimenaren ikerlariek gaixotasun iheskor honen jatorri eta tratamendua aztertu dute. Baina bi emakume -eroak edo ez- psikiatraren kontsultan –edo ez- topo egingo dutenak izango dira, ordura arteko teoria guztiak lurreratuko eta zoramenaren benetako jatorria aurkituko dutenak. Edo zentzutasunaren jatorria, izan ere, zer da burutik jota egotea? Eta nor bere senean egotea? Ez al dira gauza bera? Jennifereek lau enpresa ditu eta bizitza desiragarra, senar eta maitale bana, eta apartamentua LLoret de Mar herrian. Marta ere ezkondua dago, nahiz eta astean behin baino ez duen ikusten, 2 seme bazkalorduetan soilik ikusten dituenak eta bere mutur aurrean zoriontsu izateaz harro dagola esaten duen laguna eta ‘El Diario de Patricia’ telebista saioa etengabe ikusten duen…

Ezberdintasun ugari eta zertxobait antzerako: biak daude lerroaren alde batean edo bestean, izatea eta ez izatea banantzen duenaren lerroaz bestalde, eromena edo zentzutasuna. Eta hain erraza da, lerroaren aurre nahiz bestaldean egotea. ‘Locas’ obrak, gizakion errealitateari aurre egiteko etengabe pertsonaiak asmatzeko beharra dugula agerian jartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan