Hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta herritarrak bozkatzen hasi dira
Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi dira. Ermuan eratutako hogeita sei hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak hartzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua oso baxua izan. Jende gutxi dabil oraindik kalean eta baita hauteskunde kolegioetan ere. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Gainera, zirimiria botatzen ari da. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte. Postetxeko langileak, jada, hauteskunde mahaietako presidenteei helarazten ari dira posta bidez jasotako botoak.
Gaurko udal hauteskundeetara bost (5) kandidatura aurkezten dira eta Foruetakora hamaika (11) bakoitzak bere hauteskunde-txartela duelarik, logotipoaz eta hori osatzen duen hautagaien izen-abizenak zerrendatzen delarik.
Bi berrikuntza ditugu beste bi hauteskunde-kolegioetan
Ermuan ditugun sei hauteskunde-kolegioetatik bitan berrikuntza txikiak ditugu deialdi honetan. Udal kiroldegiak, hamaika garren sekzioak, ohi bezala sarrera Zeharkaletik du, baina kafetegia kendu eta ariketa aerobikoak lantzeko gune berri ipinita dagoenez, mahaiak aurreratu egin dira eta sarrera ondoan daude. Hau da, A eta B mahaiak spining-eko bizikletak egoten diren lekuan jarri ditugu. Aurreko hauteskundeetan, mahaian tabernako mostradorearen atzetik jartzen diren, hau da aretoaren azkenean.
Bigarren aldaketatxoa, Miguel de Unamuno Gizarte-zentroan dugu, hirugarren sekzioan. Honetan ere, antzerako zerbait egin da, hauteskunde -kolegioa eta bere hiru mahaiak sarreratik oso hurbil jarriz, lehenago azkeneko aretoan jartzen baitziren. Orain, aretoa aldatu egin da. Zentroa itxita daramalako zerbitzu-esleipena agortu eta gero ez baita deialdi berririk egin ez eta berri ireki. Mahai hauetan jarduteko izendatu dituztenek, telebista dute egun honetako ordu luzeei aurre egiten laguntzeko.
Herriko segurtasunaz Ertzaintza eta Udaltzaingoa arduratzen ari dira
Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.
Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko
Hauteskunde egun guztietan, hainbat herritar herriko Hautesle-erroldan dagoen edo ez eta bozkatzea non dagokion galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, udal idazkaritzak zalantzak dituzten herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo ditu gaurkoan. Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, lankideek bakoitzari zein kolegio eta mahai dagokigun adieraziko digute. Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera pertsonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen pertsona dela egiaztatze aldera. Idazkaritzak horretarako ezarri duen ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik13:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 19:30etara bitartean.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n