Udal Kirol Erakundeak gazteentzako udako kanpaina aurkeztu eta izen-emateak hasi ditu

23.05.11
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak udarako aisialdi eta kirol kanpaina aurkeztu berri du. Izen-ematea gaur hasi da eta ekainaren 22ra arte mantenduko da zabalik. Ekimenari “Kirolaz blai - Uda 2011” izena jarri dio eta bertan jarduera anitzak bildu dira 6 urtetik 12ra bitarteko gaztetxoentzat. Egitarauak proposatutako aukera zabala da oso, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina ekainaren 27tik uztailaren 14 edo 22ra bitartean –jardueraren arabera- gauzatuko da, horiek barne. Ekimenak bi jarduera ezberdin hartzen ditu bere baitan: alde batetik, “Multiabentura 2011”, astelehenetik ostegunera bitartean ekintzaz osoturiko 3 aste, eta, bestetik, “Igeriketako Intentsiboak”, igeriketa estiloak ikasteko eta hobetzeko. Programa astelehenetik ostegunera bitartean gauzatuko da. Ostegunetan herritik kanpoko txangoak egingo dira. Lehena Getxora bela egitera, bigarrena Butroe errekatik piraguan jaistera eta hirugarrena Sopelara.

Eskaintza 81 pertsonentzako zabalik dago. Ekintza martxan jartzeko gutxienez 30 parte hartzaile behar dira. Uztailaren 4ko astelehenean, probintziako jaieguna izanik, ez da klaserik egongo, nahiz eta aste horretako ostiraletan bertan,-hilak 8an-, errekuperatuko den. Jardueren prezioa ondorengoa da:

  • Multiabentura 2011:
    • Abonatuak: 81,60 euro.
    • Abonatu-gabeak: 118,55 euro.
  • Igeriketako Ikastaro Trinkoak:
    • Abonatuak: 53,70 euro (Egokitzapen igeriketa: 125,25 euro).
    • Abonatu-gabeak: 97,40 euro (Egokitzapen igeriketa: 166,05 euro).

Opor kirolzaleak Ermuan

Autonomiadun erakundeak, “Multiabentura 2011” eskaintzen du, 6 urtetik 12 urte bitarteko haurrentzako programa, hauen aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzeko asmoz. UKEko presidenteordeak, Miguel Ledesmak, azaldu duen eran, ekimen honek “arrazoi bat zein bestea dela medio uztailean Ermuan geratu behar diren gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du, euren seme-alabei jarduera fisikoan eta jolasetan oinarritzen den aisialdirako aukera bat eskainiz”.

Miguel Ledesmak “aurten Kirolaz Blai kanpainan parte hartzen dutenek, besteak beste, igerilekuko joko, badminton, saskibaloi txiki, eskubaloi txiki, itsuentzako futbola, aretoko hockey, txiki dantza, slackline (oreka kirola, bi punturen artean eskegita dagoen nylonezko edo poliesterreko zinta plano batetik ibiltzean datza) eta beste hainbat burutu ahal izango dutela” zehaztu du. Gainera, “aurten 3 txango burutuko ditugu, lehendabizikoa, Getxo Bela Eskolarekin Belara hurbiltzeko hastapen ikastaroa Arriluzeko barneko kaian, bigarrena, Butroe ibaitik piragua jaitsiera ondoren Gamiz-eko igerilekuetan ur jolasetan aritzeko, eta, azkenik, programaren itxiera Sopelanako hondartzan Surfeko hastapen ikastaro batekin bukatuko dugu” azaldu du. Getxo eta Gamiz-eko irteerak eta slackline jarduera dira aurtengo nobedade nabarmenenak.

Argibide gehiago, M. A. Blanco udal kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean. Telefonoz, bertako 943 17 90 90 telefonora deituta. Izen-emate epea ekainaren 22an, asteazkena, bukatuko da.

‘Kirolaz Blai 2011” 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udako ekimena hamaikagarren urtez jarraian

‘Igeriketako-ikastaro trinkoak – Uda 2011’ programa bi helbururekin eratzen da; alde batetik, Ermuar kopuru gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea, eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun-higieneko eta fisiko ohiturak lortzea ahalbidetuko duen oinarrizko abilezia motorrak ezartzea. Era berean, norbanakoaren aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzen da ere.

Berritasun gisa, aurten intentsiboen saio kopurua 5 saioetan areagotzen da, alde batetik, eguneroko eduki pedagogiko eta didaktikoetan sakontzeko, eta, bestetik, saiook era intentsiboa batean burutu ahal izateko. Ikastaroan astelehenetik ostiralera burutzen da, ekainaren 24tik uztailaren 22ra arte. Uztailaren 4ean, astelehena, probintziako jaieguna izanda, ez da klaserik egongo.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke