Ondarroa, Ermua eta Bilbao lotzen dituen Bizkaibusen lineako hainbat autobus, Mutrikura arte iritsiko

25.05.11
Gizartea

Ondarroa, Ermua eta Bilbo lotzen dituen Bizkaibuseko A3916 zenbakidun lineren hainbat autobusek bere ibilbidea luzatuko dute eta Gipuzkoako Mutriku herrira arte iritsiko dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintza sailak aldaketa iragarri zuen orain egun batzuk eta, jada, lineako hainbat autobus Mutrikuraino iristen eta bertatik irteten dira, maiatzaren 16az geroztik. Ibilbide hori betetzen duten lineako hiru autobus egunean Mutriku eta Bizkaiko hiriburua –eta alderantziz- lotuko dute astelehenetik ostiralera.

Bi autobusek goizean irtengo dira eta hirugarrena arratsaldean. Unitate horien ordutegia, hurrenez hurren, ondokoa izango da: 6:25; 7:25 eta 15:25etan. Bueltarako bidaiak, hau da Bilbotik Mutrikura joateko, autobusak arratsaldekoak izango dira. Unitate horien ordutegi zehatzak ondorengoak izango dira: 14:10etan, 18:10etan eta 20:10etan. Mutrikun hiru geltoki izango dira: hirigunean, Mijoa industrialdean eta Saturraranen.

Linea horren ordutegi eta ibilbide zehatza zeintzuk diren kontsultatzeko, kontsulta ezazue ondoren uzten dizkizuegun loturak:

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu