Euzkarazko udalekuetan izena emateko azken egunak
Ostiral honetan udalekuetan izena emateko epea amaituko da. Udalekuok ekainaren 27tik uztailaren 8ra arte burutuko dira eta bi aste hauetan zehar hainbat jarduerak burutuko dituzte, batzuk herrian bertan garatuko direnak eta beste batzuk Ermutik kanpo izango direnak. Adinaren arabera egitaraua osatu da, horrela izanda, hiru egitarau mota ditugu: txikiak, ertainak eta nagusiak. Txikiak Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoei dagokie, ertainak hirugarren eta laugarren mailakoei eta nagusiak hortik gorakoei. Salneurria ere desberdina da, ertainak eta nagusiek kanpoan emango baitute bi gau, ertainak Lekunberrin eta nagusiak Urbasan. Horrela txikien matrikulazio tasa 75 eurotakoa da eta ertain eta nagusien kasuan 100 eurotakoa. Anaia-arrebek deskontuak dituzte.
Matrikulazioa, gorago esan bezala ostiral honetan amaituko da eta hortik aurrera ez da beste eskabiderik onartuko. Berori Euskara Sailak daukan egoitzan berrian izango da, hau da, lehen gizarte zerbitzuak zeuden leku berean, Komentukoa 5, alegia.
Hona hemen Antxintxiketan taldeak Euskara Sailarekin lankidetzen aurkeztu duen behin-behineko egitaraua:
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko