Sahararrentzat elikagaiak biltzeko kanpainaren azken egunak

26.05.11
Gizartea

Errefuxiatu Sahararrentzat elikagaiak biltzeko kanpaina bere azken egunetan sartu da. Pertsona ugari Erdikokaleko lokaletik pasa da eta bere ekarpena egin du, Nolanahi ere, antolatzaileek azken dei eta ahalegina eskatzen dute, elkartasuneko euskal karabanak eramango duen zama ahalik eta handiena izan dadin. Karabana solidarioa deritzaio elikagaiak eta higiene pertsonaleko produktuen bilketa-kanpainari, eta horiek basamortuko kanpamenduetan bizi diren 200.000 sahararrentzat kamioi-karabana eramateko ekimenari.

Antolatzaileek olioa, arroza, pastak, lekaleak, azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, konpresak emakume eta edadetuentzat, eta abar…Produktuok egunero biltzen dira, lehenago Bolintxo okindegiaren zen Erdikokaleko lokalean. Bertara eraman ditzakegu gure produktuak 10:30etik 12:30era goizean eta 6:00etatik 8:00etara arratsaldean. Bilketa maiatzaren 31n amaituko da.

Oraindik garaiz gaude, anima gaitezen!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.