Hirizainak, udalerria garatzeko modua
“Hirizain” eginkizuna betetzen aritu izan diren hamabi pertsonen lan-kontratua, amaitu berri da sei hilabeteren ondoren. Denok ikusi ditugu nekaezin gure udalerriko kaleetan zehar. Gizarte-onurako lanak egiteko eta Ermuko komunitatearen mesedetan gure udalak urtero antolatzen duen enplegu-programan parte hartu du pertsona talde horrek. Hamabi pertsona horien kontratazioa Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren diru-laguntzarekin burutu da erabat.
Herritarren bizikidetza hobetzeko eta guztion mesedetan egin dute lan. Jarduera honetan parte hartu duten pertsonek honako ideia helarazi digute orokorrean. “Hasieran jendeak udaltzainak ginela pentsatzen zuen, uniformearengatik…, baina gero bazekiten zer ginen. Hondatuta edo apurtuta zeuden gauzak erakusten zizkiguten, leku zikinak edo jaramonik egiten ez zitzaienak, hobetu zitezkeen gauzak… Hainbat gauzaren inguruko kexak eta herriko ekipamenduak hobetzeko iradokizunak ere entzun ditugu eta, orokorrean, Ermuan bizitzea eta bertako bizikidetza hobetzeko eskakizunak”.
Hirizainen kontratazioak herritarren bizikidetza hobetzea eta oro har udalerriaren hobetzea
Horixe izan da pertsona horiek kontratatzearen helburua. Gainera, Animalien Edukitza eta Babesa arautzen duen udal ordenantzak ezarritakoaren berri eman zaie herritarrei eta arlo horretan egin duten lana oso garrantzitsua izan da, zeren kaleetan zikinkeria gutxiago dagoela nabaritu baita eta, gure herrian bizikidetza egiazkoa izan dadin, guztiok bete beharreko arau oinarrizkoak hobeto ezagutzen ditugula.
Halaber, eta Udaltzaingoarekin batera, Komentukua kaleko zirkulazio-arauen berri eman dute hirizainek, eta Eskolako Bidea delako programa ezagutarazi, jendeak jarduketa horiek ezagutu dezan informazioa emanez eta, bereziki, Ermuko eskola-umeen eskolara joan-etorriak seguruagoak bihurtuz.
Halaber, hirizainek burututako eginkizunen artean, aipatzekoa da udalerriko denden jabeei beraien lanean sortutako kartoi eta bilgarriak gaika bildu beharraren berri eman dietela jakitera, gero birziklatzen laguntzeko.
Bestalde, edukiontzien erabileraren eta etxeko zaborren birziklatzearen inguruan ere informatu dituzte herritarrak, eta nabaria da asko hobetu dela edukiontzien egoera. Gainera, zabor-edukiontziek dituzten kalte eta pitzaduren berri jaso dute, eta horiek mantentzeko ardura duen Debabarreneko Mankomunikateari bizkortasunez jakitera eman, ahal bezain laster konponbidea eman diezaioten.
Beraien eguneroko idatziek esku-hartze koordinatu eta azkarragoak ahalbideratu dituzte, arrapala eta eskailera mekanikoen konponketetan, edukiontzien edo garbitasun gorabeheretan, eta abar
Halaber, arrapala eta eskailera mekanikoak hobeto mantentzen lagundu dute, zeren matxura eta gorabeheren abisuak berehala eman dira eta segituan jardun da arazoak konpontzeko. Presako beste gorabehera batzuen berri ere eman dute (matxurak, solte dauden estoldak, hildako animaliak…), eta arinago konpondu ahal izan dira. Liburutegiko langileek eta kultur zentro horretan noizbehinka antolatzen diren eskola-jardueren irakasle arduradunek adierazi dute guztiz ona izan dela hirizainak atean egotea, ixiltasuna handiago egotean lana hobeto egin ahal izan dutelako.
Hirizainek adierazi dute aurkitzen zituzten gorabeherak jakitera eman ondoren egin diren konponketak asko nabaritzen direla, zeren parte eman den gauza asko eta asko konpondu dira (lorategiak eta haur-parkeak garbitu, gaizki zeuden paperontziak ondu, baldosa eta espaloiak konpondu, eskudelak pintatu eta konpondu…)
Anekdota ugari jaso dituzte, kalean lanean urte erdi eman eta gero
Asko eta askotarikoak dira lanean izan dituzten pasadizoak, batez ere hasieran: “aparkatutako autoen eta anbulantzien zaindariak ginelakoan zegoen jendea, peora eta komunitateen jagoleak ginela… Argazkiak egin ditugu, Ermuan atzera aurrera etengabe ibili gara eta ia guztia ezagutu dugu, inoiz egon gabeko tokietan egon gara eta harreman estua izan dugu jendearekin, baina errieta ere egin digute gaizki zeuden gauzak konpontzen ez zirelako, gauzak berehalakoan konpontzea ez zegoela gure esku pentsatu gabe… baina zorionak eta adorea ere eman digu jendeak egin dugun lanarengatik”.
Argi dago sei hilabetetan ezin direla gauza guztiak konpondu, baina sortu diren zailtasunak gorabehera honakoa diote: “harro gaude Ermuan inguru hobe eta gizatiarragoa egiten lagundu dugulako… Berba asko egin dugu jendearekin, eta jendeak eskerrak eman dizkigu entzun eta beraien kexa eta iradokizunei arreta emateagatik. Jendea pozik egon da gure lanarekin eta hala adierazi digute… batzuek ez gaituzte serio hartu, baina gehienek bai”.
Esperientzia positiboa izan da eta agerian utzi du guztion artean Ermua abegitsuagoa egin dezakegula, gustura bizitzeko
Laburbilduz esan daiteke hirizainen taldea osatu duten hamabi pertsonak kontratatzearen esperientzia Ermuan guztiz positiboa izan dela, zeren oraindik gauza asko egiteko egon arren, hobeto informatutako herritarren laguntza izatea zein garrantzitsua den konturatu gara, Ermua eraiki nahi dugun bizitzeko herri erakargarria izatea guztion artean lortzeko.
Jarraian, azken sei hilabeteetan hartutako argazki ugarien artetik batzuk jasotzen dira, hirizainak zertan aritu izan diren irudiztatu eta egindako lanaren erakusgarri.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n