Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen dugu gaur

31.05.11
Gizartea

Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen dugu gaur nazioartean, Osasunaren Mundu Erakundeak hala erabakita. Ospakizunaren inguruan ekitaldi eta ekintza ugari gauzatuko dira gaur, edo aurreko egunetan hasitakoei emaiera emango zaie. Eusko Jarularitzako kontsumo eta Osasun Sailak Tabakoaren kerik gabeko XII. Astea ospatzen ari da egunotan. Aste honetan hainbat ekitaldi eta ekimen burutuko da tabakoaren keak kutsatutako airean ez egoteak osasunerako daukan onurei buruz herritarrak kontzientziatzeko helburuaz. Horrez gain, osasun alorreko profesionalak motibatu nahi dira prebentzioan aurrera egiten jarrai dezaten eta, erretzeari uko egin eta utzi nahi duten herritarrentzat laguntzak eskaini.

Osasun Sailak eta Drogamenpekotasunen Zuzendaritzak sustatutako beste kanpaina bat AECC Elkarteak burutzen duena da, batik bat gazteei zuzendutakoa. “Hautsi tabakoarekin” leloa du eta bere eginkizun nagusia honako zentroetara 1.000 poster nahiz foileto bidaltzea izango da: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara, Berritzegunetara eta Drogamenpekotasuneko Udal Teknikarien bulegoetara.

Ekintza guzti horiek mezu bakar batean laburbildu daitezke: "erretzeari uztea, egun posible da”

Espainian 16 urtetik 24ra bitarteko gazteen milioi bat baino gehiagok egunero erretzen du, Osasunaren Europako 2009 Inkestan jasotako datuen arabera. Adituen esanetan tabakoa kontsumitzen duten nerabeen hirutik batek dependentzia kliniko garrantzitsua izango du 35 urtera artean. Datu horretan oinarriturik, esan dezakegu horiek heldutasunean tabakoaren kontsumoari loturiko gaixotasunak edukitzeko duten arriskuak gora egingo duela.

Datu horien aurrean eta tabakismoa eta horren ondorioak gazteengan prebenitzeko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (aecc-k) sentiberatasuna lantzeko, ‘Hautsi tabakoarekin’ izeneko kanpaina abiarazi du. Kanpainaren helburu nagusia gazteek erretzeari utz diezaiotela da eta horretan parte hartu dute Alejandro Sanz, Ricky Rubio, Jesús Olmedo, Dafne Fernández edo Diego Forlán artista eta kirolari ospetsuek. Eta baita Gazteriaren Institutuak (INJUVEk), Espainiako Gazteriaren Kontseiluak eta Unibertsitate Osasuntsuen Sareak.

Tabako Gabeko Egunarekin lotutako kanpainak erretzeari uzteak dakartzan onuren gainean gazteak kontzientziatzea du helburu: "Era berean, tabakoari glamour soziala kentzea eta erretzearekiko atxikimenduari dagokionez mailakako aldaketa kulturala eragitea". Modu horretan zigarroen kontsumoari loturiko gaixotasunak prebenitu ahal izango dira etorkizunean.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera