Ekaineko zikloan zineklubak euskarazko hiru film proiektatuko ditu

01.06.11
Euskara

Maiatzean amaiera eman zaio heldu nahiz haurrentzako zine komertzialeko proiekzioei. Nolanahi ere, ekainean zineaz gozatzen jarraitzeko aukera izanen dugu. Bihartik hasita eta datozen hiru asteetako ostegunero, zineklubak euskarazko hiru filma eskainiko digu, Udal Euskara eta Kultura sailek elkarlanean antolatutako ziklo bereziaren barne. Hori horrela, ikusi ahal izango ditugun hiru tituluak ondorengoak dira: ‘Zorion perfektua’, ’80 egunean’ y ‘Sukalde kontuak’, hurrenez hurren.

Ekaineko hiru filmak euskara hutsean proiektatuko, gaztelerazko azpitituluekin. Programazioak helburu bikoitza du, batetik, euskarazko zinea sustatzea eta, bestetik, euskarazko zinearen eskaintzak lekua izan dezala gure Antzokiaren programazioan. Emanaldiak iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko dira eta sarrerak 3 euro balio du.

Ikusteko aukera izango dugun lehen filma Jabier Elortegiren ‘Zorion perfektua’ da. Filmaren protagonista Anne Igartiburu Elorriotarra da. Istorioan ondorengoa kontatzen da: Trafiko istripuak zapuztu egingo dio Ainhoari piano-jole profesional izateko aukera. Amodio kontuek ere ez diote poztasun handirik ematen. Istripua izan baino lehentxeago Imanol ezagutu zuen, baina sentimenduak adierazteko duen zailtasunak eragotzi egin zion bizitza harekin partekatzea. Gaztetan ETAren atentatua ikusi izanak eta gertakizunak eragindako ikarak haren bizitza markatuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin