Martin Bahamontes klasikoa igandean jokatuko
‘Martín Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamaseigarren edizioa igandean korrituko da. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxea,’ Txirrindulari elkartea, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioa. Lan horretan Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babesa jaso dutelarik. Karrera ekainaren 5eko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira, Diputazio kalean. Aurtengoan eta bigarren urtez jarraian Pedro Horrillo, Igor Astarloa eta Mikel Pradera txirrindulari profesional ohiek bertan izango dira parte hartzeko. Karrerak amaiera emango dio Gaztela-Mantxako XXXV. Kultur astearen programari.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, lau 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta bost mendi gain izango baititum guztiak bigarren kategoriakoak.
Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 176949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Ibilbidearen eta gainerako datuen berri zehatza izateko, ikus antolatzaileek argitaratu duten egitaraua.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da