Bizkaiko txapeldun dira Errotabarri eskubaloi taldeko kadete eta jubenilak

02.06.11
Kirolak

Errotabarri eskubaloi taldeko neska kadete eta jubenilak Bizkaiko txapeldun dira. Taldeak denboraldiari amaiera eman dio azken asteburuan, Bizkaiko kopako finalak jokatu eta irabazi eta gero. Finalak Galdakaon jokatu ziren azken larunbatean eta partida bietan garaile atera ziren ermuarrak. Kopa irabaztea denboraldiari amaiera oso duina emateko modua izan da. Denboraldia oso ona egin izan dute elkarteko talde gehienek eta batez ere, ligako lehen postuan amaitu eta kopa jokatu izan dutenek. Emaitza horiek, ukuilu izango dira elkartearentzat, datorren denboraldian ere ilusioz eta adorez aurrera jarraitzeko.

Kadeteetan ermuarrak eta Barakaldotik etorritako Zuazo taldekoek neurtu ziren. Jubeniletan, berriz, Errotabarrikoek Athletico Basauriko neskekin jokatu zuten. Partida bi horietan nagusitu eta txapela jantzi zuten ermuarrek.

Emaitzak ondoren zehazten dizkizuegu:

  • Kadeteak
    • Errotabarri Eskubaloi Taldea 22 - Zuazo 17
  • Jubenilak:
    • Errotabarri Eskubaloi Taldea 26 - Athetico Basauri 18

Finaleko partidetan emozioa izan zen. Markagailuaren arabera, Errotabarri kadete eta jubenil taldeetako neskek Bizkaiko Txapeldun izan dira, 2010-2011 denboraldian. Beheko aldean, finaletan jokatu zuten jokalari, entrenatzaile eta ordezkarien argazkia uzten dizuegu. Zorionak!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira