Jabekuntza eskolek ikasturte amaierako Topaketa egingo dute

02.06.11
Berdintasuna

Ikasturte amaiera dela-eta, Euskadiko Jabekuntza Eskolen sareak denboraldiari amaiera emateko jardunaldi berezi antolatu du. Jardunaldi hori Ondarroan gauzatuko da, ekainaren 11ko larunbatean. Jardunaldian jorratzeko aukeratu den gaia: emakumeak arte ederretan eta musikan da, egun horretan hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izanen dutelarik. Uda ondorengo denboraldi berrira bitartean elkartu, ezagutu eta egindakoa partekatzeko azken aukera izango dute partaideek, jai-egun girotsuan.

Esan bezala, topaketa Ondarroan egingo da, ekainaren 11ko larunbataren goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean (bertan bazkaltzeko aukera, egon badago nahi duenarentzat). Ermuko Emakumearen Topagunea bertan izango da, parte hartzen. Hori horrela, Berdintasun Sailak ermuko emakume guztiei dei egiten die, parte har dezaten. Hortaz, joan nahi dutenez Emakumearen Topagunera joan eta izen-emate fitxa bete behar dute. Edota posta elektroniko bidez fitxa eskatu, casadelamujer@udalermua.net postontzira idatzita. Izena emateko azken eguna ekainaren 7a da, datorren asteko asteartea, eguerdiko hamabiak arte. Anima zaitezte eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara