InnTegra proiektuari agur esango zaio, Formula 1eko eta ‘Schola Ingeniosa’ forumeko saio banarekin

03.06.11
Ekonomi Sustapena

InnTegra proiektua amaitzear dago eta horri agur esateko Ermuan jarduera bi izango ditugu datozen egunetan. Integra nazioaz gaindiko proiektua da. Ermua lanean ari da horren barne Espainia, Frantzia eta Portugaleko beste zazpi erakunderekin batera, Interreg IV B Sudoe delako programaren baitan. Hain zuzen ere, ‘teknologiaalorrean kooperaziorako sare egonkorrak eratu eta berrikuntza sustatzeko’ atalean. Proiektuaren amaierak jarduera interesgarri bi ekarriko dizkigu Ermura. Lehena, mini Formula 1eko txapelketa izango da, zeina ekainaren 14an san Pelaioko parkean jokatuk oden. Egun horretarako Ermura zenbait institutu frantsesetako hogei (20) ikasle inguru etorriko zaizkigu. Taldea Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Zentroaren automozio taldeko ikasleek diseinaturiko autoarekin lehiatzera datoz.

Lasteketa hori gazteak teknologi eta zientziara hurbiltzeko xedea duen Course en Cours izeneko programaren baita kokatuko da. Lehiaketan parte hartuko duten gazteek mini Formula 1eko autoa diseinatu eta fabrikatu behar dute, Ingeniaritzako ikasle baten laguntzaz eta aholkuaz. Autoak 20 metroko ibilbidea egin behar du, denborarik laburrerenean. Ermuko InnTegra taldea Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Zentroko ikasleek osatu dute eta horretan, Eibarko Ingeniaritza Industrialeko Unibertsitate Eskolako ikasle bat izanik tutore.

Bigarren ekitaldiari dagokionez, ekainaren 29an, Schola Ingeniosa jarduerak ere amaiera emango dio aurtengo denboraldiari. Schola Ingeniosa programa berezia da, non 15 urtetik 18ra bitarteko gazteei enpresa sortzeko pausuak erakusten zaizkien; ideiaren kontzeptutik hasi, enpresa eratzeko pausu eta produktuaren salmentaraino. Honetan parte hartu dute Ermua eta Mallabiko LHIko ikasleak, ile-apaindegia ikasten ari diren taldekoak, eta enpresa birtuala eratu dute, beraiek propio diseinaturiko produktuak bertatik saltzeko asmoa dutelako. Eratu duten kooperatibaren izena Chicas10 da, bertan merkaturatzen dituzte diseinatu eta ekoiztutako imitaziozko bitxiak, eta baita eskaintzen dituzten estetika eta ile-apaindegi zerbitzuak. Ekainaren 14an, taldearen lana ikusi eta ezagutu ahal izango dugu, stand-a jarriko baitute San Pelaion.

Ekainaren 29an, Schola Ingeniosa nazioaz gaindiko foroaren saioa egingo da, bertara etorriko direlarik Frantziako ikasleak, bizitako esperientziaren testigantza emateko eta beren produktuak aurkezteko. Foro irekia izango da, hortaz nahi duena guztia joan ahal izango da saiora.

Azkenik, ekainaren 30ean InnTegra proiektuari amaiera emango zaio ekitaldi publiko baten bidez, Ekitaldian izango dira proiektuko kideak eta administrazio ezberdinetako arduradun politikoak ere. Ekitaldian proiektuak izandako emaitzen berri zehatza emango da.

Schola Ingeniosa foroan nahiz proiektuari amaiera emateko ekitaldian parte hartu ahal izateko, aldez aurretik inskribatu egin beharko da. Izena emateko, bi modu, Doodle tresnaren bidez nahiz nizaguirre@udalermua.net helbidera idatzi edo saileko 943179151 telefono zenbakira deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat