Udalbatza berria larunbatean eratuko da eta organoak alkatea aukeratuko du

08.06.11
Erakundea

Maiatzaren 22ko hauteskundeko emaitzen arabera, zinegotzi hautetsi direnek larunbatean bilduko dira Osoko Bilkurara, legislatura berriko Udalbatza eratu eta alkatea aukeratzeko. Bilkura ezohikoa izango eta goizeko hamarretarako deitu da. Bilkura hori hauteskundeak egin eta ondorengo hogeigarren egunerako deitu da, HAOLOren 195,1. artikuluan; AJAren 37.ean eta Udal Organoen Erregelamenduaren 38.ean xedatutakoari jarraituz.

Bilkura horretan adin-mahaia eratuko da, legearen arabera organo horri baitagokio hautetsien agiriak ikuskatzea eta horiei zina edo juramendua hartzea, karguaz jabe daitezen. Adin-mahaia hautetsi zaharrenak eta gazteenak osatuko du, udaleko idazkariarekin batera. Hauteskunde-legearen 195. artikulua eta 707/79 Errege-Dekretua bete eta gero, mahaiak 2007-2011 legegintzaldirako udalbatza eratutzat joko du.

Alkate berriak hogeita hamar egun izango ditu, eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dituen Dekretua prestatzeko

Jarraian, adin-mahaiak alkatea aukeratzeko prozesuari ekingo dio. Alkate gaiak izan ahalko dira hauteskundeetan parte hartu duten alderdietako zerrenda buru guztiak. Zinegotzi berriei alfabetoaren ordenari jarraiki banaka deituko zaie, beren botoa hautestontzi batean sar dezaten. Hautagaietakoren batek lehenengo txandan botoen gehiengo absolutua eskuratzen badu, alkate izendatua izango da. Horrela ez bada, bigarren bozketa egingo da eta botorik gehienak lortzen dena hautatuko da. Adin-mahaiak botorik gehien jaso duen pertsona alkate izendatuko du, horri zina hartuko dio eta karguaz jabetuko du. Ondoren, mahaiak bere egitekoa bukatutzat emango du eta, alkate berriak hitza hartu ahal izango du, nahi izanez gero. Horren ondoren, bilera amaitutzat emango da.

Udalbatza berria eratzen denetik kontatzen hasi eta hogeita hamar egun izango ditu alkateak, gainerakoei eskuduntzak eta delegazioak esleitzen dien Dekretua prestatzeko eta Tokiko Batzorde kideak izendatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26