'Gauean irekita' izeneko ekimenek dibertsioa proposatzen digu, gau berezirako
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauean irekita’ izena duen ekimena antolatu du estrainekoz, zeina datorren astean gauzatuko den. Hain zuzen ere ekainaren 18ko larunbat gauean gauzatuko da, Gastronomi Jardunaldiei amaiera emango dien azoka egunean bertan. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du. ‘Gauean irekita’ izeneko eguna berezia izango da. Larunbat horretan, herriko berrogei (40) dendek zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu batetara bitartean. Egun eta lehen edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte.
EMOEk egun horretarako argitaratu dituen kartelak nahiz esku-orriak aurkeztu eta banatu ditu. Horietan gau berezi horretan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunen berri ematen da: guztiak kale emanaldiak izango dira, antzerkia, zirkoa eta kabareta. Emanaldi guzti horiek Sutegi Antzerkia eta Trake taldeko kideen eskutik gozatu ahal izango ditugu.
Ondo pasatzeak saria merezi izango du!
Emanaldiei gaueko hamar eta erdietan emango zaie hasiera. Ordu horretan bi aukera izango ditugu gozagai; lehena Patakonia zeharbidea ikusi ahal izango dugun kale-zirkoko emanaldia. Eta bigarrena, Orbe plazan jarrita izango dugun chill-out gunea berezia. Gaueko hamaikak eta hamar minutuan, antzerki-kabareta ikuskizuna hasiko da San Pelaio parkean. Gauerdian magia emanaldia edukiko dugu Komentukua kalean. Gau giro eta alaitsu honek aurrera jarraituko du, bakoitzak nahi duenera arte. Hori bai, plazako chill-out gunea zabalik mantenduko da goizaldeko ordu bietara bitartean.
Antolatzaileek kale ikuskizun bakoitzean txartel bat banatuko dute. Koloretako lau txartel izango dira eta guztiak lortuz gero, horiek opari bategatik trukatu ahal izango ditugu. Txartelak Torrekua plazatxoan, dagoen eta Horacio denda ohiko lokalean trukatu beharko dira, goizaldeko ordu batetatik aurrera.
La organización repartirá una tarjeta de diferentes colores al público en cada espacio utilizado para los espectáculos. Las personas que reúnan todas ellas, podrán canjearlas por un premio en la cafetería Torrekua, a partir de las 01:00 horas de la madrugada.
EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena merkataritza jarduera ‘berri, ezberdin, erakargarri eta berritzailea’ zango da. Horren helburua herriko merkataritza eta aisia dinamizatzea izanik. Gastronomia eskaintzen duten establezimenduek ‘gauean irekita’ ekimenarentzat beren beregi prestaturiko espezialitate zenbait eskainiko dituzte.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera