Luis Aragoneses eibartarraren lan bat izango da 2011ko Santixauetako kartela

10.06.11
Kultura eta Gazteria

Luis Aragoneses eibartarra Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen bart arratsean herriko Jai Batzordeak bere azken bileran. Eibartarraren lana ordenagailuz egina dago eta ‘Buzti zaitez! titulua jarri dio. Diseinuari dagokionez, autoreak txarangen aurkezpeneko ekitaldian oinarritu da. Kalejira horretan konpartsa kideei botatako ura helarazten zaieneko unea adieraziz. Txarangeroek lepoan zapi gorria jantzita agertzen dira. Azpian Ermuko jaiak irakur daiteke, koloredun letretan.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hogeita hiru lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Luis Aragoneses eibartarraren lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu