Txindurrik taldeko eguna ospatuko du asteburuan

10.06.11
Gizartea

Txindurri dantza eta txistu taldeak ‘Txindurri eguna’ delako ospakizuna gauzatuko du asteburu honetan. Jarduerak gaur larunbat eta bihar igandean egingo dira. Gaurko erromeria iragarrita dago herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Erromeria hori Adolfo Jainaga alaituko du beren musikarekin. Musikarian ''Plazara dantzara¡'' izeneko ikuskizuna dakar. Horretan, ikusleen inplikazio aktiboa bilatuko du, inor geldirik egon ez dadin. Arratsaldeko zortzietan larraindantza herrikoia dantzatuko ahal izango dute, parte hartu nahi duten guztiek.

Igandeak Txidurriko talde ezberdinak osatzen dituzten kideek goizeko hamarretan bilduko dira Bake Epaitegiaren aurreko plazatxoan. Hamaiketan taldeek kalejiran aterako dira herriko kaleetatik zehar. Eguerdiko hamabi eta erdietan herriko plazan egingo den dantza erakustaldiari hasiera emango zaio. Ondoren, Txindurriko txistulari eta dantzariek eta horiek senitartekoek herri bazkaria egingo dute Aritzmendi pilotalekuan. Horretarako kateringeko enpresa kontratatu dute, azken urteetan egin bezala.

  • Hilak 11
    • 19:30ean: "Plazara dantzara" Adolfo Jainagarekin.
    • 21:00etan: Larraindantza.
  • Hilak 12
    • 10:00etan: Diana txistulariekin
    • 11:00etan: Dantzari eta txistularien kalejira
    • 12:30ean: Dantza erakustaldia
    • 14:30ean: Bazkaria eta erromeria Aritzmendi pilotalekuan

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.