Udako gazteen jardueretako izen-emateak hartzen hasi dira

14.06.11
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak udarako programa prestatu du 12 urtetik 16 bitarteko gazteentzat. Programa horrek nagusiki aisialdi jarduerak garatuko ditu, plastikako eta musikako tailerrak uztartuz. Hori horrela, programak esku-jokoak (malabare), perkusioa eta papiroflexia proposatzen dute. Aipatu programa hori hiru asteetan zehar -ekainaren 27tik uztailaren 14ra bitartean- gauzatuko da. Hiru asteetarako programa osorako izena ematea 10 euro balioko du. Eguneko jarduera ordu eta erdikoa izango da. Jarduerak Lobianon eta goizez egingo dira, goizeko 10etatik 11:30etara bitartean.

Ekimen horretan gehienez ere 30 gaztek parte hartu ahal izango dute, antolatzaileek bi talde eratuko baitute partaideen adinaren arabera sailkatuz. Taldean ondokoaren arabera sailkatuko dira:

  • 1 Taldea: 12 urtetik 14ra bitarteko gazteentzat. Egunak: astelehen eta asteazkenetan.
  • 2. Taldea: 15 urtetik 16ra bitarteko gazteentzat. Egunak: astearte eta ostegunetan.

Izen-ematea zabalik dago eta Lobianon egin daiteke, ekainaren 24ra bitartean, goiz nahiz arratsaldez. Argibide gehiago nahi dutenek, bertako 943 708700 telefono zenbakira ere dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan