Sukalde kontuak amaiera emango dio euskarazko filmen zikloari

14.06.11
Euskara

Udal Euskara sailak, kulturakoarekin elkarlanean, antolatu duen euskarazko filmen zikloa aste honetan amaituko da. Gastronomi Jardunaldien baita egokitu denez, aste honetan proiektatzeko aukeratu den filma ‘Sukalde kontuak’ titulukoa da.

‘Sukalde kontuak’ Aitzpea Goenaga zuzendutako komedia da eta aktoreen artean Mikel Losada ermuarra dugu. Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Juantxo, maisua, gizon handikote eta triperrea da, zalapartari zoroa, eta saiatzen bada ere, luma ezkutatu ezin duena. Alfer koadrila horretan zentzu apur bat jartzen saiatuko da, baina kostatako lana izango da, hain zuzen ere, arazo bat bestearen ondoren etorriko zaizkio zerutik eroriak bezala. Sukaldari zakar hau bere ikasleekin gogaituta bizi da, izan ere, hauek asko interes handiagoa dute porroak erretzen ibiltzeari, sukaldaritza kulturaren transmisore izaten ikastea baino. Zorionez beti izaten da harri bitxiren bat, bai, bat: Alberto, etorkina. Eta hain juxtu ere honen ama izango da, Alzheimerra duen Juantxoren ama zaintzeaz arduratzen hasi berri dena. Juantxok bere amarekin lotura handia du, eta ez da erraza izango ama ezezagun baten eskutan uztea.

Hitz baten esanda, 2009. urtean aurkeztutako komedia dibertigarria. Ermua Antzokian ikusgai, ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin