Urban Gazte Jaialdiaren bosgarrena, ate joka
''Urban Gazte Jaialdia'' ekimenaren bosgarren edizioa ekainaren 25eko larunbatean ospatuko da larunbatean. Ermuan urtero ospatzen dugun ''Hip Hop'' kulturako jaialdia da. Ekimenak udal honek babesa eta Foru Aldundiaren laguntza du. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi dira eta, batez ere, horiek ezagutarazi gazteen artean. Aurtengoan ekitaldiak eguerditik goizaldera bitartean gauzatuko dira eta Orbe Kardinalaren plazan egingo.
Jarduerei eguerdian emango zaie hasiera. Eguerdiko 12:30etatik musika emanaldiak hasiko dira plazan. Entzun ahal izango ditugun estiloak Beat Box, Break-dance eta Hip-Hop dira. Arratsaldean ere, zuzeneko musika emanaldi gehiago izanen da. Sei eta erdietatik aurrera graffiti erakustaldia egingo da plazan. Eta baita African Urban Music-ekoa.
Gaueko hamaika eta erdietatik aurrera DJen soinuak, eta Hip-Hop eta de Rap-Reggae-Soul estilokoak entzun ahal izango ditugu.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan