Irailean egingo diren udako ikastaro trinkoak antolatu ditu udal Euskaltegiak

15.06.11
Euskara

Udal Euskaltegiak irailerako ikastaro trinkoa antolatu du Udal Euskaltegiak datozen hilabeteetarako antolatu dituen ikastaro trinkoen berri eman du. Euskaltegiak informazio oharra argitaratu eta herriko etxebizitzetan banatu du. Bertan jasotzen denez, hiru dira eskaintzen dituen udako ikastaroak; lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizuneko proba edo bere baliokidea den EGA prestatzeko. Ikastarook lau astez jarraian gauzatuko dira eta 80 ordu hartuko ditu, astelehenetik ostiralera bitartean, eguneko lau orduko erritmoan. Ikastaroan goizez nahi arratsaldez egin daitezke. Goizean 9etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Ikastaro horiei irailaren 1ean emango zaie hasiera eta irailaren 28an bukatuko.

Ikastarootan izena emateak 93,6 euro balio du, indarrean dagoen eskola orduaren arabera. Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoek udal euskaltegiko bulegotik pasa daitezke (Teresa Murga eraikineko 2. Solairuan) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 09 25 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez. Matrikulazio aldia uztailaren 13an itxiko da. Hortaz, aukera paregabe hau ez utzi pasatzen!

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte