Gauez zabalik: kultura, aisi, dibertsio eta merkataritza goizaldera artean

17.06.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauezn zabalik’ izena duen ekimena antolatu du estrainekoz, zeina bihar gauzatuko den ekainaren 18ko larunbat gauean. Hain zuzen ere, Gastronomi Jardunaldiei amaiera emango dien azoka egunean bertan. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du. ‘Gauez zabalik’ izeneko eguna berezia izango da. Larunbat horretan, herriko berrogei (40) dendek zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu batetara bitartean. Egun eta lehen edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte.

Elkateko ostalariek hainbat jarduera antolatu dituzte berezoek dibertitzeko xedez eta baita jaki eta edari bereziak ere bai. Horren harira, esan behar Gin Tonic lehiaketara aurkeztutako konbinatuak edan ahal izango ditugularik herriko tabernatan. Gastronomiari dagokionean, ''gauez zabalik'' ekimenaren barne eta beren berez prestatu eta zerbitzatuko dituzten jaki goxoak.

Ondo pasatzeak saria merezi izango du!

Emanaldiei gaueko hamar eta erdietan emango zaie hasiera. Gau berezi horretan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunen artean kale emanaldiak izango dira: antzerkia, zirkoa, musika eta kabareta. Ordu horretan bi aukera izango ditugu gozagai; lehena Patakonia zeharbidea ikusi ahal izango dugun kale-zirkoko emanaldia. Eta bigarrena, Orbe plazan jarrita izango dugun chill-out gunea berezia. Gaueko hamaikak eta hamar minutuan, antzerki-kabareta ikuskizuna hasiko da San Pelaio parkean. Gauerdian magia emanaldia edukiko dugu Komentukua kalean. Gau giro eta alaitsu honek aurrera jarraituko du, bakoitzak nahi duenera arte. Hori bai, plazako chill-out gunea zabalik mantenduko da goizaldeko ordu bietara bitartean.

Emanaldi guzti horiek Sutegi Antzerkia eta Trake taldeko kideen eskutik gozatu ahal izango ditugu. Antolatzaileek kale ikuskizun bakoitzean txartel bat banatuko dute. Koloretako lau txartel izango dira eta guztiak lortuz gero, horiek opari bategatik trukatu ahal izango ditugu. Txartelak Torrekua plazatxoan, dagoen eta Horacio denda ohiko lokalean trukatu beharko dira, goizaldeko ordu batetatik aurrera.

Hori ez da guztia. Azken orduko ikuskizunak erantsi baitzaizkio hasieran iragarritako egitarau ofizialari. Hori horrelagaueko 10etan San Pelaio plazan komiko batek bakarhizketa egingo du, Tribuna jatetxearen
eskutik. Eta gaueko 11etatik aurrera rock musika emanaldia egongo da, Zubiaurre 21eko patioan.

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena merkataritza jarduera ‘berri, ezberdin, erakargarri eta berritzailea’ zango da. Horren helburua herriko merkataritza eta aisia dinamizatzea izanik. Ekimenak ikusmin asko piztu du eta horri sare sozialetan idatzitako mezu ugariak asko lagundu diote.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera