Udal liburutegiak bere logotipoa berritu du
Udal liburutegiak bere logotipoa berritu du. Diseinu berriak zerbitzua identifikatuko duen marka izango da hemendik aurrera. Kultura saileko lankideek prestatu dute eta sail berean dauden gainerako zerbitzuetako logo edo ikur korporatiboarekin parekatzea homogeneizatzeko helburuaz.
Logoak egun horrelako elementuen diseinuan erabiltzen diren irizpideei jarraituz prestatu da, bere grafia erraztu delarik, aurreko logotipoetan erabili izan diren konposizio marraztuekin hautsi eta horiek albo batera utziz. Logotipo berria Biblioteka eta Ermua hitzak uztartuz eratu da, horri amaieran puntu bat jarri zaiolarik.
Logo berria dinamiko eta deigarriagoa da, atentzioa liburutegiko zerbitzuaz berrezarriz. Horrez gain, Biblioteka eta Ermua elkarturik jartzearen arrazoia, erabiltzaileen interes eta beharrei hobeto erantzun izanean datza. Azkenik, esan behar, liburutegiak Teresa Murga eraikinera lekuz aldatu zenez geroztik erabiltzen diharduen duen kolore urdina mantentzen duela. Liburutegiak logotipoa aldatzen duen hirugarren aldia da honako hau.
Literatur lehiaketaren XVII edizioan gazteleraz idatzitako narratiba saria Bartzelonara doa
Ermua Hiria XVII. literatur lehiaketaren epaimahaiak hasieran hartutako erabakia berraztertu eta gaztelerazko narratiba saria Leticia Martín Sánchez andreari (Bartzelonako Gavá herriko biztanleari) eman dio, ‘Tres’ tituluko idazlanagatik. Epaimahaiak zalantza ugari izan du eta eztabaidan luze aritu izan bada ere, azkenean ‘La aflicción de Jonás’ autorearen Seve Calleja bilbotarra irabazletzat jo zuen ebazpena aldatzea erabaki du. Epaimahaiak bere erabaki hori ezagutarazi ondoren erreklamazio bat jaso zuen, autoreak lehiaketa arautzen duten oinarrietako laugarren atala betetzen ez zuela salatuz. Hau da, lanak orijinalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabeak izan behar dutela. Horren aurrean, saridunaz aldatzea erabaki du.
Horiek horrela, idazle kataluniarrak jasoko ditu Ermua Hiria literatur Lehiaketaren XVII edizioko 400 euroak.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.